|
ETXE-BARNE BIZIA
1933-ko «Kirikiño Saria» rako aukeratua.
Aspaldikoa!...: irea oraintxe jasotzea egin diat. Ez dakik nolako pozez irakurri dedan. Izan ere, sei urte elkar-ikusi gabe... Baña, oraingoan baator, ta,osoko etortzea izango al-dek!
Emaztea ta guziok onik gaudela esatea atsegin zaidak. Nere koxkorrak ezagutzen ez ditukela-ta aien argazki (erretratu) bat eskatzen didak. Ni ortan, orde, zabar-samarra nauk, era erretratuz etxeon ez gatxeok orrein ornituak. Baña, dana dala, eure begiz nexka-mutikook ezagutu bitarteko, neronek egingo diat, nere eskuz, argazki..., ta, ia zine ere esateko natxegok: «etxe-barne bizi» bat egingo diat, erderaz bodegón viviente esango bagenduke bezela. Bart-arratseko ordu-erditxo bar dibujatuko diat, era artara alde-aldera antz-emango diok aurrak nolakoak ditudan: ots, beste non-naikoen antzekoak.
* * *
Atarian illun, ta Ieioan mingor ttunttun-otsa diranean, goxoa oi-dek etxeko sutondoa. Ala bart, gurean. Ta, etxebarrutik aur-zarata balebil, areago: ordun, adiskide, suaren garrak argiago ziruditek; dardara giarragoz ibilli zebiltzak, goia miaztu-bearka... I mutilzar gogortua ago, ta ez bide-dek azken ori sinisten. Erruki aut, gizona! E-tzak parrerik egin.
Baña, itxon orain: dagoaneko begi-aurrean diagu nere mutiko zaarrena. Bost-bat urte dizkik. Alki batera igo, egutegiari eguna kendu, ta bazetorkidak. Galderaz josiko natxiok... ea an zer jartzen duan; ea zergatik ura jartzen duan; ea zertarako jarri duan ura, ura jarri duanak; ea urrengo eguna igandea dan, ta ea zergatik igande ta ez ostiral; ea zenbat lo eginda sartuko dan Orrilla —Maiatza-ri ala esaten ziotek orain—... Jakiña, azkenerako, zakurraren ipurdira biali bear izan diat.
Ez dek samurtu. Etxean barrena an ziak orain, Tolosa-ko iñauterietako jo-aldi zoro aietarik bat joaz: Tún-pa tún-pa tún, tarápatatún, tarápata túuun-ta...; eta abar: badakik zein esaten dedan. Alako zalaparta eramangarri ezpaita, berriro oju-egin bear izan ziot, ixiltzeko. Luzaroko, ez, noski.
Nondibait dabillen bitartean, ikusak bigarrena. Mutikoa, au ere. Arako muxugorri begibeltx ura dek. Begira akiok: aurpegi biribiltxoan, bi kilker diruditela zeuzkak begiak, kantari. Au, barexeagoa dek bestea baño, zalaparta gutxiagokoa. Bere buruaz jolasten bazekik, eta ez dik ori jakite makala. Arkatz aundi bat —lapitzari esaten ziotek arkatza— eskuan, eta aoan ere maiz, ingia (papera) lur-gañean zabal, marrezka ziarduk. (Dibujatzen, alegia: ik euskera berria egoskaitza dek-eta, argatik argibideok... O!, atsegin zeok umeokin, euskel-ikastolara dabiltzanez gero!... ) Baña, ara: oraintxe zutitu dek gure dibujantea: tatartxoa izanagatik, erroen biurri-antxak era ibilkera aundizkoak alako gizon-takera parregarria ematen ziotek Tottelmotelko mintzoz, ingia eskuan dakardala, ala ziok: —Aita! Dixona iratzi: anttak e baritu!...
Ori esanda, berriro bere txokora yoan dek, « dixon asto iraztera». (Idatzi, zerari... eskribitzeari esaten ziotek).
Baña, ontan, emen zetorrek ixilka zaarrena, biurrikeri berriaren bat asmatuta. Tiragoma eskuan dula, dixon-egilleari ogi-mami bildu bat kazkora irauzi nai litxiokek. Bearrik, garaiz iritxi nauk, eta, kazkarreko bat emanaz or biali diat berriz ere etxean zear.
Ikusi bezela, mutiko ttentte, xurigorri, piña diat; begiak, aundi, gozo, pakezkoak dizkik: arkume otxanaren bezain... Baña itxuraz-bestez, eziñegon urduria dek. Aren aldamenean, iñor e-tzegokek geldirik.
Baña, ixo, gazteok: oraintxe zetorrek-eta, sukalditik igesean, danetan biurriena; nexkaa, alabearrez... (Porkuantobós esango ukek ik). Ikusak orain atean: begiaundi, xudur-piporta, gaixto-irri zetorrek, oi-bezela, arentzako ainbat pixa-oial sortzerik ezpaitago kristau-etxeetan. Bazetorkidak, eta berrikera luze bat egin zidak. Ik uIertu al-diok? Nik ere ez. Esperanto-modu bat asmatua dik, eta arekin aritzen dek. Bereala, eldu zidak eskuko beatz: lodia, nagon alkitik derriorrean yaiki-arazi, ta an naramatxik zuzen-zuzenean «berak dakian xoko batera»... Gozo-ontzitik azukre-koxkor bat atera ta eman izan ez banio, aundia gerta zitekekan gure etxean!... Arrapatzen nauen bakoitzeko eginbearra diat ori. Badakik, mutilletan ere, neskatxa gazteentzako bigunbera-samarra nindukan...
Azkenik, seaskan esna, guzion yardun ta ots arteon, beti parre-antza, beti yaramon-eske, beti lerde-yario, ta beti titirako pronto, or zegok aurtxoena; gure begi-alai, buruzuri txikia: urte-erdi doi-doi betetako gizontxoa.
* * *
Ontan, berriro zetorkiguk zaarrena, berak egindako mozorroa apergiari txistuz itsatsita, buruan ingizko ginbail aundi bat dula. Esan diat, bere txotxolo arpegi ta guzi, au etxean dagon arte pakerik ez dagola.
Ez-uste batean, or ziyoakiok baxterrean «dixonak irazten» ari uanari. Yotzen dik besoan; beraizik, eta, yakiña, «dixon» berri egiñerdiari «antta» samurtu. Samurtu dek ertilaria ere ta asi dek karraxika, estea sabeletik xintzilika bailerion. Or naasi dituk biak, ukabilka. Alderik-alde, elkarren eskera ta elkarri eskainka egiñalean dabiltzala, yo ta ankaz gora bota ditek nexka gaxoa; ta, txikiaren seaska are iraultze-arrenean yarriz, etxe osoa bete ditek marruz, iskanbillaz ta dunbateko gaitzez.
Eskuak eta ipurdiak, elkarrekikoan, oi-duten ots berezia ere aguro asi uan, ala bear ere, ta maiz-samarka arranoak ez badu; ta nekez bederik, noizpaitean, batzu erdi-errenka ta bestetzu oso narrazka, zuzendu nizkian danak sukalderuntz.
* * *
Oeratu ziranean, orratik, gure pakea!... Yosapatzelaiean epai-ondorengoa zirudiken. Aterrune ari gogoa atxikita, leen-erauntsiaren oroitzez artean aundiok ere ixilik geundela, su-garren gorabear kizkurrari begiak yosita, nere buruari ala nitxion: —Ta, alaz guziaz ere, koxkor oiek beñere ez azitzea nai nikek! Nere esku balego, gurasook zaartu-arren, oiei gaurkoxe tamañan-eutsi nai nitxiotekek...
Bazekiat: —ez esan— buruan zer ari dekan. Erode dek gogoan: ura gizonaren burutsua, ez?... Ongi ezagutzen al-aut?... Baña, iñoiz aurrik izateko yaioa baaiz, Erode gorroto-izango dek. Gogoan artu.
Agur, agur, adiskide. Beldur nauk zaartzen asia ote-naizen... Aitontasunaren xamurra ote-zebilkidak barruan, aldiz-aurretik?
Aurki arte. Emazteak-eta, goraintzi miñak. Bidaldi on ta osasun obe Yaunak!
1932- Yorralla-14-g.
|
|