www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ethorkia eta Ilkhitzea
Pierre Urte
c. 1700; 1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: The earliest translation of the Old Testament into the basque language (a fragment), Pierre d'Urte (Llewelyn Thomas-en edizioa). Oxford, at the Clarendon Press, 1894.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERROGOI ETA BEDERATZIGARREN KAPITULUA

 

Iakobek azkeneko hitzak,

zeñetan kondenatzen baititu

bere hirur haurren faltak

aitziñetik erraten diotzatela batean

guziei gerthatu behar zitzaizkoten gauza guziak

Mesias ethor zediñ arteraño

zeñaren ethortzea prometatzen baitu

Iudako famillara.

29 Iakob hiltzen da deklaratu ondoan

bere borondatea bere sepulturaren gañean.

 

        1. Gero Iakobek deithu zituen bere semeak eta erran zuen, bil zaitezte, eta deklaratuko darotzuet zer gerthatu behar zaitzuen azkeneko egunetan.

        2. Bil zaitezte, eta adi zazue, Iakoben semeak, adi zazue, [zioat] Israel zuen aita.

        3. Ruben hi aiz ene lehensorthua, ene berthutea, eta ene indarraren hastea: exelenta diñitatean, exelenta indarrean.

        4. Buruz behera aurthiki izatu duk heure burua ura bezala: ez adillala aitziñ: ezen igan izatu aiz hire aitaren etzan tokiaren gañera, orduan lizundu duk: ene ohea galdu izan duk.

        5. Simeon eta Lebi anaia dituk, bortxa errementak bere kabanetan.

        6. Ene Arima ez bedi sar hekien kontseillu sekretuan: ene loria ez bedi iunta hekien biltzarrarekiñ. Ezen hill izan tiztek iendeak bere koleran, eta goratu tiztek idiak bere plazerera.

        7. Madarika bedi hekien kolera, ezen ahalkegabea izatu duk: eta hekien fulia, ezen tieso egotu izan duk: errepartituko tiat Iakobenean eta barraiatuko tiat Israelenean.

        8. Iuda, hitaz denaz bezanbatean, hire anaiek laudatuko aute hire eskua hire etsaien lepho gañean izango duk, hire aitaren semeak iarriko dituk ahuspez hire aitziñean.

        9. Iuda lehoin kume bat duk: ene semea bihurtu izan aiz zathikaturikan, makhurtu izatu duk eta bere indarrean den lehoin bat bezala ziagok, eta lehoin zahar bat bezala, nork iratzarriko du?

        10. Szeptroa eztuk aldaratuko Iudarenganik, ez legegillea haren oñen artetik, Szilo ethor dadiñ artean, eta hari dagoka pobluen bilduma.

        11. Mahastiari amarratzen ziok bere astoa, eta mahats ondo exelentari bere asto kumea: arnoan garbituko dik bere beztimendua, eta mahats mulkho odolean bere kapa.

        12. Begiak gorrieder tik arnoz, eta hortzak xuri esnez.

        13. Zabulon alojituko duk itsas portuan, eta untzi portuan izango duk, eta haren aldea Sidon partera.

        14. Isakar asto hezurtsu bat duk establiako barren artean dagoena.

        15. Ikhusi dik sosegua ona zela, eta herria agradagarria zela, eta beheratu dik bere sorbalda ekhartzeko, eta asuietitu zitzaiok esklabo egiñ izatu direnen tributuari.

        16. Danek iuiatuko dik bere poblua Israeleko familletarik bertze bat bezaiñ ungi.

        17. Dan suge bat izango bidearen gañean, eta itzal suge bat bide gañean ausikitzen dituela zamariaren zapatak zerengatikan erori baita zamalduna ahozgora.

        18. O Eternala, iduriki diat hire salbamendua.

        19. Gadez denaz bezanbatean, tropelak laster egingo dio gañera bañan hark laster egiñen dik gañera azkenean.

        20. Ogi gizena ethorriko duk Aszerenganik eta emanen tik atsegiñ errealak ere.

        21. Nefthali orkhaitzeme lexatu bat duk, hitz ederrak ematen tik.

        22. Iosep erramu dakharken bat duk, erramu bat ithurri ondoan dakharkena, adarrek kurritu izan ditek harri-morroillaren gañera.

        23. Hasarratu izan ditek minki: tiratu ditek haren kontra, eta fletxa-tiratzaille nausiek higindu izan ditek.

        24. Bañan haren balesta bere indarrean egotu izan duk eta haren eskuen besoak borthiztuak izatu dituk: hori duk Iakoben puxantaren eskutikan: handik duk artzaña, Israeleko harria.

        25. Hori duk hire aitaren Iainko borthitzaganik, zeñek lagunduko baihau, eta guziz Puxantaganik zeñek bedinkatuko baihau zeru gañeko benedizioneez, leze behereko benedizioneez, bulharreko eta emasabeleko benedizioneez.

        26. Hire aitaren benedizioneak indar handitakoagoak izatu dituk ezen ez ni enjendratu nautenen benedizioneak eternitate aldaken bururaño: Iosepen buruaren gañean izango dituk, eta bere anaien artetikako nazaretarraren gañean.

        27. Benjamiñ zathikatuko duen otso bat duk: goizean iretsiko dik arrapakia eta arratsean errepartituko dik atzemankia.

        28. Hek guziak dire Israeleko hamabi famillak: hori ere da bere aitak erran ziotena, hek bedinkatzean, bai hetarik batbedera bedinkatzean bere benedizione propioaren arabera.

        29. Gehiago manatu zuen, ziotsala, erretiratzera nihoak ene pobluagana, ehortz nazazue ene aitekiñ, Hefron hetiendarraren larrean den arroka phutzuan.

        30. Makpelako larrean den arroka phutzuan, zeña baita Mamreren aitziñaz aitziñ, Kanaango herrian: zeña Abrahanek ardietsi baitzuen Hefron hetiendarraganik, larrearekien sepultura posesionetzat.

        32. Han ehortzi izan ditek Abraham Sara bere emaztearekiñ: han ehortzi izan tiztek Isaak eta Rebeka bere emaztea: eta han ehortzi diat Lea.

        32. Ardietsi ditek hetiendarrenganik larrea eta arroka phutzu han dena.

        33. Eta Iakobek akhabatu zuen orduan bere semeei manatzera erretiratu zituen bere oñak ohera, eta faltatu zen: hala erretiratu izan zen bere pobluetara.

 

aurrekoa hurrengoa