www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ethorkia eta Ilkhitzea
Pierre Urte
c. 1700; 1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: The earliest translation of the Old Testament into the basque language (a fragment), Pierre d'Urte (Llewelyn Thomas-en edizioa). Oxford, at the Clarendon Press, 1894.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOI ETA HAMABIGARREN KAPITULUA

 

Iakobek, seguratua izaturik aingeru tropela baten
bisioneaz, iakiñarazilzen dio Esauri bere arribada:

6 Bañan aditurikan aitziñera heldu zitzaiola laur ehun
gizonekiñ, aurkhitzen da sesitua izialdura haundi batez.

7 Hargatikan errepartitzen ditu
dituen gauza guziak bi bandetara,

9 gomendatzen zaio Iaunari,

13 eta alogatzen du present bat Esaurentzat,
haren sosegarazitzeko.

24 Gero aingeru batekin guduan hariturik
eta ezin garaitu ahal izaturik, seguratua da
horlako bisione batez eta bere izenaren xanjatzeaz
beldur zitzaion hirriskuaren kontra.

 

        1. Eta Iakob goan izan zen, eta Iainkoaren aingeruak ethorri zitzaizkon aitziñera.

        2. Eta Iakobek ikhusi zituen bezain sarri erran zuen, hemen da Iainkoaren egoitza, eta deithu izan zuen lekhu haren izena, Mahanajim.

        3. Eta Iakobek bidaldu izan zituen mandatariak bere aitziñean Esau bere anaiagana, Sehirko herrira, Edomgo lurrera:

        4. Eta gomendatu zioten, ziotsala, hunela erranen diozue Esau ene iaunari, hunela erran izan dik Iakob hire muthillak, egotu izan nauk arrotz bezala Labanen etxean, eta han egotu nauk orai arteraño.

        5. Hala, badiat idi, asto, ardi, muthill eta neskato: hori bidaltzen zioat erratera ene iaunari, ediren dezadantzat grazia horren aitziñean.

        6. Eta mandatariak bihurtu izan ziren Iakobengana, ziotsatela: Ethorri izan gaituk hire anaia Esaurengana, eta oraño heldu duk hire aitziñera, Laur ehun gizon berekin dituela.

        7. Orduan Iakob hagitz beldurtu eta penetan izatu zen, eta errepartitu izan zuen harekin zen poblua, eta ardiak, eta idiak, eta kameluak bi bandetara, eta erran zuen,

        8. Esau ethortzen baldin bada banda batetara, eta iazartzen baldin badio, egongo den gañerako banda salbatuko da.

        9. Iakobek erran zuen oraño: O ene aita Abrahanen Iainkoa, ene aita Isaaken Iainkoa, o Eternal niri erran darotana, bihur adi hire herrira eta heure ahaidetara, eta egiñ daroat ontasun.

        10. Ttipiegi nauk, hire grazia guzien eta hire muthillari egin dioan egia guziaren aldean: ezen iragan diat ene makhillarekiñ Iordan hau: bañan orai egin nauk bi banda.

        11. Othoizten aut, begira nazak ene anaia Esauren eskutikan: ezen beldur niatzaiok, benturaz ethor eztadiñ, eta iazar eztiezadan eta amari haurren gañetik.

        12. Eta erran duk, egiaz egiñen darout ontasun, eta egiñaraziko diat hire ondorea Itsasoko harea bezala, hauñitz izan aren podorez nihork ere ezin konda ahal dezakena.

        13. Eta iragan zuen gaua lekhu hartan, eta hartu izan zuen, eskura ethorri zitzaionetikan present bat bere anaia Esaurentzat:

        14. Erran nahi da, bi ehun ahuntz, hogoi akher, bi ehun ardi, hogei xikhiro,

        15. hogoi eta hamar kamelu esnedun, eta hekien umeak, berrogoi xahal gazte, hamar zezen gazte, hogoi asto eme, eta hamar asto kume.

        16. Eta ezarri zituen bere muthillen eskuen artean, tropela bakhotxa apart, eta erran zioten, iragan zaitezte ene aitziñean, eta egizue, izan dadin distantzia arthalde baten eta bertzearen artean.

        17. Eta manatu zuen lehenbizikoa, ziotsala, ene anaia Esauk inkuntratuko auenean, eta galdetuko daroanean, diotsala, norena aiz? eta norat oha? eta norenak dire hire aitziñean diren gauza horiok?

        18. Orduan errango duk, ni nauk Iakob hire muthillarena: hau duk present bat Esau ene iaunari egorria eta horra oraño gure ondotikan.

        19. Eta orobat manatu zioen bigarrenari, eta orobat hirurgarrenari eta orobat arthaldeen ondotikan zihoazen guziei, erraten zuela, mintzatuko zaizkote hitz horren arabera, Esauri, aurkhitzen duzuen orduan,

        20. eta erranen duke oraño horra Iakob hire muthilla gure gibeletikan, ezen erraten zuen, sosegaraziko diat haren bisaia present hunen bidez zeña goango baita ene aitziñean, eta horren ondoan ikhusiko diat haren bisaia: beharbada, gogotik ikhusiko niauk.

        21. Presenta bada iragan izan zen haren aitziñean: bañan hura egotu izan zen gau hartan bere bandarekiñ.

        22. Eta iaiki izan zen gau hartan, eta hartu zituen bere bi emazteak, eta bere bi neskatoak, eta bere hameka haurrak, eta iragan zuen Iabboko xirripa.

        23. Hartu zituen bada eta iraganarazi zioten ibaia, elkharrekiñ iraganarazi zituen, zituen guziak.

        24. Eta Iakob bakharrik gelditu eta, gizon bat gudukatu izan zen harekiñ goizeko alba ager zediñ arteraño.

        25. Eta gizon hark ikhusi zuen orduan ezin garai zezakela, ukitu izan zuen haren hanka tokia hala Iakoben hanka hezurtokia bihurtu izan zen gizon gudukatzen zen orduan harekiñ.

        26. Eta gizon hark erran zioen, utz nazak, ezen argi alba ageri duk. Bañan erran zuen, ez aut utziko, non ez nauan bedinkatu.

        27. Eta erran zioen, zer da hire izena? Eta ihardetsi zuen, Iakob.

        28. Orduan erran zuen, hire izena eztuk izanen gehiago errana Iakob, bañan Israel: ezen nausi izatu aiz gudukatzen aizela Iainkoarekiñ eta gizonekiñ, eta izatu aiz borthitzena.

        29. Eta Iakobek galdetu zuen, ziotsala, othoizten aut, deklara diezadak hire izena. Eta ihardetsi zuen, zergatikan galdetzen duk ene izena? eta han bedinkatu izan zuen.

        30. Eta Iakobek deithu zuen lekhuaren izena Peniel: ezen ikhusi diat, dio, Iainkoa bisaiaz bisaia, eta ene arima libratua izan da.

        31. Eta iguzkia agertu zitzaion, Penuel iragan izan zuen bezain sarri, eta maingu zen bere hankaren gañean.

        32. Hargatikan egungo egun arteraño, Israeleko haurrek eztute iaten muskulio erretiratzen denik zeña baita hanka tokian: zeren eta gizon hark ukitu baitzuen Iakoben hanka tokia erretiratzen den muskulioan.

 

aurrekoa hurrengoa