NERE AURTXOA
I
Seaskatxo polit bat
badet nere etxean,
ta Aurtxo Jesus eder bat
seaska gañean.
Beti Zerurontz beira
ditu begitxoak,
goruntz jasota beti
bere besotxoak.
Pozezko irripartxo bat
beti ezpañetan;
bere ointxo zuriak
beti jolasetan.
Oñetan muiñ-eginda
jun oi naiz etxetik:
muiñ berogoik ez da irten
nere biotzetik.
Etxera bezin laister,
seaskara noa:
ta Aurtxoantzat lenengo
nere muiñ beroa.
Betzat oerakoan
muiñ azkenekoa,
jeiki orduko, berriz
betzat lenengoa...
II
Atzo negarrez arkitu nuan
bere seaskan Aurtxoa...
Negar-sotinga egon zitzaidan
egun osoan gaxoa.
Zer dezu, Jesus, nion negarrez,
nork egin dizu pupua...?
Ez egin negar... Esan, ai!, arren,
zerk zauzkan naigabetua...
Bagi maitetsuz begira niñun,
t'erantzun zidan negarrez:
«Nere Mexico kendu didate
nere albotik indarrez...
Berriz nerekin ikusi arte,
noletan egon ni parrez...
Otoitz, Kristauak, otoitz ta negar...
Otoitz, danok biotz-garrez...!»
Altzon, 1927gko Eguerrietan
|