 |
MALENTXU
I
Malentxu ederra alaiki
gurasoekin bizi zan
basetxean.
Ura lako langille bat
artuko zuten amaikak
bere etxean.
Igande ta jai goizetan
bere amakin jeisten zan
eleizara,
ta meza entzun ondoren
pozez bere amatxokin
mendiara.
Baña beiñ amari dio:
«Ama, errian zein ongi
bizi dian;
gu baño obeto bai noski...
Gu beti lanean zelai
ta mendian».
Au entzun-eta, aitonaren
begi legor zar aietan
zenbat negar...!
Ama diru-zalearen
ezpaiñ gazteak ostera,
irri ta par.
II
Il zan aitona ta jun zan
errira Malen ederra
diru billa.
Baña amak etzun dirurik
jaso, ta gañera galdu
neskatilla.
|
 |