 |
AURTXO BATEK MARIARI
Lore zalea zera,
ene Amatxo?
Orra, bada, zuretzat
iru sortatxo:
iru sortatxo txuri,
gorri ta ori...
Zuretzat bildu ditut...
Amatxo, tori.
Zuretzat oiek biltzen
zelaitik-zelai
ibilli naiz gaur, Ama
pozez eta alai:
t'ederrenak artuta
nator Zugana...
Beroikin artu nere
muiñ ta laztana
Loretxu oiek ortxen
zuri begira
beti egon, ta pozez
ortxe ilko dira...
Loretxu bat nai nuke
izan nik ere,
ez eiteko Zugandik
alde beñere.
Gaizto asko omen dira
bazter oietan...
Beti maiteko zaitut
nik bai benetan.
Zurekin bizi beti,
beti Zu maite...
Nere Ama kutuna
beti izan zaite.
Gaurtik, Ama, zuretzat
nere bizitza,
Zutzat nere biotza
et'eriotza
|
 |