OTSOA ETA AMIAMOKOA
(1887)
Probintziar airea
Otsoak ahari bat baitzuen klaskatu,
Zintzurrean zitzaion hexur bat kokatu.
Amiamokoari zioen eskatu,
Othoi, plazer zionetz hura atheratu.
Bere moko luzea sarthuz zintzurrera,
Hegastinak hexurra zioen athera.
Lan-egite hoi sari, hor gure barbera
Otsoari da hasten galdez bortz libera.
Otsoak huna nola zion ihardetsi:
«Zer! hire lana daiat nik ere onhetsi.
Urus haiz, uste gabez, ez baihaut iretsi.
Hortan kito garela behar nauk sinhetsi».
Otso horren iduri da esker gabea,
Guziz meneko badu ongi egilea.
Ongiari gaizkiaz ez ihardestea,
Hau bera zaio aski hertsi den legea.
|