LURDEKO HARPE SAINDUAREN AINTZINEAN KANTATZEKOA
(1877)
Boz batek
Huna, huna, Harpe saindua!
Belhaunika gaiten hemen;
Birjinaren ager lekhua...
Beha horrat: horra nun den.
Guziek
Horra, horra, Harpe Saindua!
Hor agertu zen Maria:
Huna mirakuiluz sortua
Birjinaren ithurria.
Noiz ere hunat baitzen jautsi
Ama Birjina zerutik,
Harroka, larre eta sasi,
Hemen ez zen bertze deusik.
Bernadeta hortxetik zagon
Ama Birjinari beha:
Guretzat ere o zein den on,
Orai hemen izaitea!
Hauxe da hemen gerthatzeko
Gauzaren hunkigarria!
Gutarat hala ethortzeko,
Zu behar zinen Maria!
Bernadeta bezein garbirik
Ez baitzen nihor izatu,
Ez zen hura beizik bihirik
Agertze hortaz gozatu.
Horra harroka hortan xutik
Orduko haren itxura;
Huna zurrutan ithurritik
Hark sorrarazizko ura.
Ama Birjinak erran hitzak
Handizki dire obratu.
Hark galdatu zuen elizak
Harpe hau du khoroatu.
Osteka noiz nahi geroztik,
Birjinak erran bezala,
Zeruko grazien ondotik
Jendea hemen dabila.
Mundu guziak badakitza
Hemengo mirakuiluak,
Nun nahi azkarrik dabiltza
Eri hemen sendatuak.
Gorphutz eri guziak baino
Arimak beharragoak,
Usuago dire oraino,
Hemen pizturikakoak.
Eskualdunak huna nun garen
Maria zure oinetan;
Lagun gaitzatzu Fedearen
Begiratzen gure baithan.
Orai hori bera guziek errepikaz
Eskualdunak huna nun garen
Maria zure oinetan;
Lagun gaitzatzu Fedearen
Begiratzen gure baithan.
Boz batek
Fedeak du egin bethitik
Eskualdunen ohorea:
Gure artean bethi xutik
Iduk dezagun Fedea.
Guziek
Eskualdunak huna nun garen
Maria zure oinetan;
Lagun gaitzatzu Fedearen
Begiratzen gure baithan.
Batek
Gu ere zenbat galtzen ari,
Fedea hoztu zaikunak!...
Othoi Maria, urrikari
Izan zatzu Eskualdunak.
Guziek
Eskualdunak huna nun garen
Maria zure oinetan;
Lagun gaitzatzu Fedearen
Begiratzen gure baithan.
|