KHUIA ETA HEZKURRA
Airea: Iruten ari nuzu
Haitz baten itzalean ontsa jan edana,
Perttoli jakintsuna zagoen etzana:
«Haitzean hezkur eta khuia nun emana!»
Ez zitzaioen ongi Jainkoaren lana.
«Ni izan banintz Jainko zion bere baithan,
Khuiak beharko zuen haitz adar hoietan;
Hezkur pikorrak aldiz lurrean herrestan.
Ai! zer asmua hori gogoratu zaitan!»
Perttoli jaun abila hortan lokhartu zen.
Kopetara hor zaio hezkur bat erortzen.
«Atx! dio, zerk nau hola ni atzarrarazten?...
Khuia balitz erori, aise hila nintzen».
Jainkoak egin gauzak xuxen dire denak,
Handienak bezala berdin ttikienak.
Mundu huntan Jainkorik nahi ez dutenak,
Ororen makhurtzeko hek dire lehenak.
|