www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantikak eta neurtitzak
Gratien Adema, «Zaldubi»
1851-1901, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kantikak eta Neurtitzak, Gratien Adema "Zaldubi" (Ales Bengoetxearen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

GURUTZE SAINDUARI

        (1877)

 

Zure besotan, oi Gurutzea,

Hil zaiku Jesus maitea:

haren gurutzefikatzailea

Ni naiz ni bekhatorea!

 

        Guziek errepika

Oi Gurutzea! Oi Gurutzea!

Gurutze saindu maitea!

 

Jesukristoren Odolak zaitu

Galbarioan gorritu:

Deusek geroztik munduan ez du

Zuk bezenbat dirdiratu.

 

Bertzorduz hemen etsai gaixtoa

Zutaz izan zen ehoa:

Zure indarra da Jainkozkoa,

Deusek ezin hautsizkoa.

 

Etsaiarekin bethi guduan

hemen gabilza munduan:

Pharatzen bazaizkigu buruan,

Oi gu nork bentzu orduan!

 

Jesukristori zurekin baizen

Ez da nihor jarraikitzen.

Zure bidetik da bethi zuzen

Kristaua zerurat heltzen.

 

aurrekoa hurrengoa