ESKUALDUNEK AITA SAINDUARI
Bere lehen Mezaren berrogoi eta
hamargarren urtheburuko
Denbora goibel hautan zer ikusgarria!
Erromari beha da mundua jarria.
Handik heldu baitzaiku Zeruko argia;
Han baita Aita Saindu Leone handia.
Orai du hamar urthe dela Aita Saindu:
Haren Apheztasunak mende erdia du.
Urre-eztaien besta denek zor diogu:
Biba! Aita Saindua, dugun egin oihu.
Aphezpiku maitea bazohaz zu ere,
Erroman egiterat Aitari ohore.
Fedez eta bihotzez zurekin bat gaude;
Eskualdunez Aitari mintzaturen zare.
Eskualdunen arima, o! Aita Saindua,
Zuri bai zuri dago tinkoki lothua.
Bethi haren Fedea zutaz argitua,
Garbirik dago eta ezin bentzutua.
Hirur Fededun alde lehengo mendetan,
Bazituen Elizak gure herrietan.
Hirur heien izenak nahi laizte betan,
Gure Aphezpiku bat aiphatzen denetan.
Othoitz hau entzunazu o! artzain nausia;
Baiona izan dadin, alkhi berezia,
Leskar et' Oloroni izenez josia...
Eder da hirur lorez Khoro bat jauntzia!
|