ASTO BAT ERRELEKIEKIN
(1864)
Aire zaharra
Asto bat kargatua erreleki sainduz,
Triki triki bazoan panpalina soinuz.
Jendea, erreleki hoieri inguruz,
Zeinatuz paratzen zen ukhurturik buruz.
Ohore hoi astoak beretzat zadukan;
Ez zuen egundaino holakorik ukhan.
Jendeen agur hoiek ikhustearikan,
Irrintzinaz hasten da, lorian, jauzikan.
Norbeit, ohartuz horren atrebentziari,
Oihuz hasi zitzaion: «Ai! zer astoa hi!
Ez gaituk, ez, agurka hiri buruz ari;
Bainan hik bizkarrean deramakanari».
Zenbat den bazterretan asto horren pare!
Zeren diren aberats baitute ohore!...
Aberatsak, hartzekotz ohorea bere,
Behar luke diruaz bertzerikan ere.
|