SAN FRANTSES ASISEKOA
San Frantses Asistarra bizi zen mendean,
Arima zerutiar hainiz zen lurrean.
Hura zuten guziek zeruko bidean
Buruzagitzat hartu beren aitzinean.
Sortzez aberats baitzen, halere gazterik
Jarri zen deus ez nahiz Jainkoaz bertzerik;
Jende beharreneri guziak utzirik,
Athez athe zabilan, sabela goserik.
Mundua harritua saindu huni beha...
Mirakuilu bat zaio hunen berthutea.
Jende beharrarentzat oi! zer ohorea!
Zer kontsolatzailea San Frantses pobrea.
Bizitze pairakorra, othoitza, barura,
Horra zer bidez zohan San Frantses zerura.
Guk ere har dezagun berdin bide hura;
Gure salbamendua hala da segura.
Jesusen oinhazetan bihotza igeri,
San Frantses amodioz zen erretzen ari.
Jesu Kristok ziozkan zilatu bortz zauri,
Bortz zauri odoletan, bereak iduri.
Nork erran zauri hetaz zuen min samina,
Eta min harekilan haren atsegina!
Bere Jainkoarekin hain zen bat egina,
Nun izen goitikoa baikhar Serafina.
Hauk ziren San Frantsesen hatsberak, oihuak:
«Oi amodioaren atsegin sainduak!
Oi penitentziaren kontsolamenduak!
Holako gozorikan ez du ez munduak».
|