 |
AITA BENEDITINOERI
Ce Cantique fut composé pour l'installation des Pères Bénédictins à Belloc (Urt)
Errefaua
Ongi-ethorri, Aita onak,
Jainkozko gizonak.
Nor dire hauk, heldu direnak
Desertuaren barnetik,
Gu salbatu beharrez jenak,
Iduri bertze mundutik?
Gure bekhatuen hobenak
Berek pagatzea gatik,
Hoiek dire ez ditezkenak
Bara penitentziatik.
Badu hamalau ehun urthe
San Benedit sortu zela.
Aberats, eder eta gazte,
Guti zen hura bezala.
Munduan salbatzea nekhe
Izanen zitzaiola,
Mundutarrek entzuten dute
Desertuan gorde dela.
Zer zoriona, zer bakhea
Beneditek desertuan!
Seguretik han salbatzea
Zein gozo zaion orduan!
Hargatik, non zagon gordea
Jakin baitzuten munduan,
Osteka sartu zen jendea
Haren batasun sainduan.
San Benediten familia
Geroztik zein den hedatu!
Legegabeen azkazia
Hark du jende on moldatu.
Familia haren hazia
Gure lurretan da sartu.
Zerutiar hoien bizia
Orori zaiku gorestu.
Munduko gozoen ondotik
Herratuak gabilzanak,
Ikusten dugu oraikotik
Nor diren dohatsuenak,
Jainkoa maitatuz gogotik
Zerurat xuxen dotzinak.
Hala nola, oroz gainetik,
Baitire Beneditinak.
|
 |