|
Jesusen jaiotzearen
Aurdun zegola
Irur ill beterik
guti gora bera
an, ellegaturik
san Juan jaiotzera,
itzuli Maria
ze ia bere etxera,
bereas kontu ta ansia.
Zoeien bekala
ia fruitu gura azis,
aurdun zegola ala
nabarmentzen asis,
Josefek goartus,
ikusis ta ikasis
ageri zena, pena artus.
Ta denborareki
ze ia seguratu,
zegola aurrareki
bai, ta ezin pensatu
ain onas gaizkirik;
ez naies salatu,
nai ze joan bera utzirik.
Ortan dagonean
determinaturik,
ia garai onean
mezu bialdurik,
Jaunak utzi zue
desengañaturik
Josef, ta alegratu zue:
Dabiden humea,
Josef, zio erran,
esposa zurea,
ez beldurrik izan
artzeas Maria,
Jaunak dizuna eman
bere eskojitu onetsia.
Zergatik izandu
dena artan jaiorik,
Espiritu Sandu
berak da obraturik:
Seme bat emain du
libratzen delarik,
izena Jesus izain du.
Jesus zuk dei zazu
bera, zerengatik
salbatuko baitu
bekatuetatik
ark bere jendea
bera denagatik,
au egi eta fedea.
Gelditu ze Josef
bere esposareki
gozos ezin ase,
indar guzieki
esker milla ematen,
zeren berareki
Jauna ain liberal izan den.
Admiratu zue
fortuna berea,
aumentatu zue
zion amorea,
ta reberenzia,
zuken faborea
ta zuken asistenzia.
Josef ditxosoa,
esposa obenaren
oben esposoa,
ta Jesus Jaunaren
aita nonbratua:
Nik bere etxearen
nainuke bai ostatua.
Zoritus fruitua,
urbildus denbora
predestinatua,
noiz lur emengora
agertu bear zen
ain apal, ain gora
dena Jauna guziaren.
Eldus egun gura,
noiz Jaunak nai zuen
agertu mundura,
permititu zuen
lege atratzea,
zeñen kasos zuen
bear peregrinatzea.
Ataris atari
Badoaz bidean
Josef ta Maria,
fundatus fedean
konfianza andia
ta karidadea
ta pazienzia,
len lenik humildadea.
Josef oñes doa;
astoko batean
Birjina gozoa;
sabel barnean
Aurtto dibinoa,
bieki batean,
kunplitzera destinoa.
Belenen direlarik,
baden ostaturik
billa dabiltzalaik,
Maria alketurik,
Josef penaturik,
askotan aiturik
eztela nion lekurik.
O admirableak
bide Jaunarenak!
Esposo amableak,
utzirik berenak,
naies aterbea,
galde berzerenak,
non sar guzien Jabea!
Badabiltza eskean
ataris atari;
ezta ziudadean
nior urrikari:
Etxola zar bat zen,
dio Mariari,
nai badu, arara goazen.
Goazen alegreki,
mintzo da Maria,
ura Jaunareki
da leku propia;
etxola zar gura
gure jauregia,
non jaio Jauna mundura.
Fortunas etxola
jendes utsik zegon,
zarra naiz zegola,
non utzirik egon
bakar, nai bekala:
Neretako da on;
goazen arat bereala.
Eldurik ordua
Antxe baraturik
etxola utsean,
naiz bai pasaturik
otza gau otzean,
amores guzia
sua biotzean
ama antsia ta alegria.
Etxola zar gura
beira jauregia,
non jaio mundura
Jesus onegia,
errege Jaun ona,
iruzki berria
gure Jangoiko gizona.
Eldurik ordua,
baize gau erdia,
Sanduen Sandua,
Jangoiko andia,
ain nola aur txipia,
ta nola eguzkia
jaio da argi ta garbia!
Ama gelditurik
birjin; ez penarik,
deus ez sentiturik,
ez mantxa, ez mellarik,
kristale garbia
nola duelarik
argiak uzten argia.
Nola ama ondaturik
zegon an gozotan,
Jauna beiraturik
aur bere besotan!
Zein amorosturik
apa amorosotan,
ta guzis admiraturik!
Ikusten zuelaik
amak aur andia,
beiratzen duelaik
bere hume txipia,
ta ain graziosoa,
o zer alegria,
zer amore amorosoa!
Ta ertxitzen duelaik
bere besoetan,
ta azitzen duelaik
bere bularretan,
eta maiolatzen
oial garbietan,
ta ganbelan reklinatzen!
Ain andi ta txipi
persona batean,
ain goiti ta beiti
zeru ta lurrean,
Jesus, donzellaren
azitzen esnean,
Jaun delarik guziaren!
Dabiltza aingeruak
nola zoraturik,
baitare zeruak
alborotaturik,
festejatu naies
Jauna ala apaldurik
lurrekoen onginaies.
Ikusterakoan
festa aingeruena,
sentitzerakoan
algazara aiena,
ta aditzerakoan
kantatzen zutena,
guzia ezauntzerakoan!
Ta etorri zirelaik,
aingerua aiturik,
artzaiak, zeudelaik
an nola arriturik
ganbelan beiratzen,
o nola bozturik
zegon Maria admiratzen!
O Ama ditxosa,
emen ia munduan
guzis gloriosa,
ta nola zeruan
gozatzen zarena
guzien buruan,
baita zure Seme dena!
Belengo etxolan,
arimen artzaiak,
amaren eskolan
segi jakin naiak,
nola gaizken izan
aur gonen aurzaiak,
ta bieri plazer eman.
Maria ama sinez
fiel guziena
zara, baña berez
sazerdoteena,
aurzai gu, ama zu
Jesus berarena,
bien gustora in gaizazu.
|
|