|
Desposazioaren
Urbildus denbora,
Jangoikoa gizon
in nai, ariora
Maria prest zegon
izateko ama
digna, ta guzis on
ona biotza darama.
Baña mostraturik
Jaunaren idea,
naiz ez klaraturik
modu ta bidea,
sakrifikaturik
bere naikundea,
Jaunai zego renditurik.
Eldu ze denbora,
Maria emateko
matrimoniora
ta lagun artzeko:
Nork pensa, nork erran,
obligarazteko
zenbat iteko zen izan?
Nor da ditxosoa,
izan bear dena
onen esposoa
ta bear duena
artu bere esposa
donzella gau, dena
Jaunaren bakar ditxosa?
Josef autaturik
zeuka ia zeruak,
naiz estimaturik
au guti munduak!
O Josef justoa,
guzien buruak
zure du bere gustoa.
Jauna bera izanik
kasamentaria,
ia desposaturik
Josef ta Maria,
bizi ziren ala
zeruko bizia,
anai ta arreba bekala.
Ona bi obenen
pareja propia,
ezkondu direnen
exenplu andia,
honra bai ta anparo,
Josef ta Maria,
imitatus, dago klaro.
|
|