|
Konzepzio garbiaren
Perla ain preziosoa
Jakin zeien zela
doai graziosoa,
ta andik eldu zela,
buratso sanduen
otoies zeiela
logra, Jabeak nai zuen.
Adam ta Ebaganik
etorki bazuen,
baña aien kulpatik
parterik etzuen.
Nork predestinatu
zuen ama, zuen
kutsatzetik preserbatu.
Naiz guziok sartu
aien bekatuan,
Maria ez aipatu
guzien kontuan:
Berex asentatu
du bere libruan
Jaunak ama, ta guardatu.
Guziek petxa zor:
Etorris bekala,
ots, dio, paga or.
Maria ez ez ala;
ikusi urrunera:
Persona erreala
au, dio, duk, ez petxera.
An zio legeak:
Il guziak laster;
bai, baña erregeak:
Zer duzu zuk, Esther?
Lege ez zuretako,
zu graziosa eder,
baizik da guziendako.
Guziendako da?
Nola ezta Estheren?
Onendako ezpada,
nola da guzien?
Esther baita berez
erregina, zeren
guzietan kontatzen ez.
Esther graziosa
ta agraziatua,
Maria ditxosa
ta bedeikatua,
Jaunaren grazia
baitu logratua,
Izateko birjin
eta ama batean,
milagroak egin
zitue berean
Jaunak, ta ori gabe
zuke sabelean
izan bekaturik gabe.
Zer etzue eginen,
bere eskojitua
sanduki izan zeien
len konzebitua
bai bere grazian,
eta ez funditua
bekatu ta desgrazian
Nola sinestatu,
bere ama autatua,
zukela aguantatu,
zegon mustatua
bekatuareki
eta markatua
satanasen markareki?
Etzuke maitatu
ia beras orduan,
baizik desterratu,
naiz zen momentuan,
bera ez ikusteko
alako moduan
zegolarik garbitzeko.
Nork sinestatu, naiz
momentu batean
utzi zuela gaitz
gaizki bitartean
ama Jangoikoak,
ta bere eskupean
zeukala etsai gaixtoak?
Desgrazia gontara
erori baño len,
emanik autara,
amak naiko zuen
ez ama izatea,
ezi etsai Jaunaren
Bai ta zer gloria
zen satanasena,
ines memoria,
ziola zukena
erran antustean:
Ama Jaunarena
egonda nere eskupean.
Ez ez alakorik,
birjin gloriosa,
zu bekalakorik
ezta, ama amorosa.
Beti grazian zu,
beti graziosa
Jauna zureki izan duzu.
Zure zimenduak
oianen gañean,
pasatus sanduak
ziren gorenean
zuk, konzebitua
zinan oronean
ta grazias kunplitua.
Nai delaik tratatu
bekatuen miña,
eztut nai aipatu
Maria birjina;
oso biktoria
du Jaunak egina,
ta Jaunaren da gloria.
Augustinok zio:
Eta bizi baze
luzaro bat, dio,
bekaturik gabe,
ez grabe, ez leberik,
au dela señale,
etzela orijinalerik.
Orai Elizaren
ia-egerdian,
ama birjinaren
argi eder andian
dago klaraturik,
bizitza guzian
etzuela bekaturik
Bekatu len lena
in zen egunean,
Jangoikoak pena
eman zuenean,
erran aski zuen,
sugearenean
nola Maria libre zen.
Izain duk kontra bai
ik emastekia,
irearen etsai
arren jendakia,
ark dik urratuko
ire bekokia,
ta euroi oinperatuko.
Zein da emasteki gau
garbi eder fuertea,
garaituzuengau
suge serpientea?
Ori da Maria
grazias betea
in duena biktoria.
Beras serpienteak
etzuen kutsatu,
beneno tristeak
etzuen mantxatu,
autatu zuenak
zue preserbatu,
Ama Semerik obenak.
Izan zara beras
betiro, o Maria,
libre guzis arras
ta garbi garbia:
Jesus eguzkia,
zu mendortz argia
ta beraren iduria.
O ama Maria,
o miragarria,
da seme andia
amaren neurria;
ura nolakoa,
zu eder garbia
zara aren gisarakoa
|
|