|
Izenaren
Izena Maria,
ongi paraturik,
konsolagarria;
sollik aipaturik
dulzatzen duena;
dena kunpliturik
signifikatzen duena.
Jangoiko Jaunaren
bai biotzekoa,
ta Jesus onaren
urbilenekoa,
al daiken guzian
gisa berekoa
onean eta grazian.
Maria nai du erran
«señora», bai zeren
dio Jaunak eman
guzi guziaren
podore erreala,
iteko an ta emen
enperadorak bekala.
Alaber Maria
da erakaslea,
eta kidaria
eta argizalea,
baitu erakasten
zerura bidea,
argitzen eta kidatzen.
Mirra alaber miña
deitzen da Maria,
itsaso samiña,
zeren ama andia
penasko itsasoan
ondatu guzia
baizen Jesusen pasioan.
Itsasoko izarra
Bernardok deitzen du,
zeruko ostadarra
bekala ikusten du,
ori beiratzera
konbidatzen gaitu,
ez gaitzan utzi galtzera.
Au da goiz-argia,
ilargi garbia,
ta zeru bizia,
baitare eguzkia,
Jaunaren zeboa,
zeruko ataria,
eskalera ta leioa.
Da maite bakarra
Jaunaren Maria,
au su ta sugarra
ta maitagarria
ta amorosgarria
ta admiragarria
ta amatako amagarria.
Da Maria andia
señale eder gura,
Juanek ikusia,
iganik zerura,
an agertu zena,
zein baize figura
erregina gorarena.
Andre bat mantoa
zuena eguzkia,
oñen-petakoa
zuen ilargia,
buruan koroa
txoil eder argia
amabi izarretakoa.
Da miragarri bat
Jangoikoarena
Maria, da lan bat
in duen obena,
den guzia baño
iago nai duena
lenetik azkeneraño.
Mundu andiago
Jaunak in dezake,
zeru ederrago
baitare dezake;
ama egundaño
berak ez dezake
oberik berea baño.
Nai bada mintzatu
emengo gisara,
Jaunak enpleatu
du eri txingarra
mundua egitean;
besoko indarra,
bere ama prebenitzean.
Marian in ditu
bere primoreak;
berabaitan ditu
beras amoreak;
beragatik berai
beti faboreak
iten, ta mundu guziai.
Eztu utzi beñere
beñere Maria,
dauka nola bere
begien ninia,
aurkitu grazia
duena ta andia,
naiz delarik txipia.
Au dauka amatua
iago ezi mundua,
maite estimatua
iago ezi zerua,
sandu ta on guzien
iago ezi korua,
naiz ilen ta naiz bizien.
Maria maite du:
Beraren amores
Jaunak betetzen du
mundua fabores;
ezpaliz Maria,
penas ta dolores
guzia ze miseria.
Jaunaren maitea,
nik ez iago onesten?
Zu nere amantea,
zer bada dut iten?
Ezin Jaunaganik
deus logra, non ta ezten
zuk emanik edo erranik.
Aipatus Maria,
nor ezta gozatzen?
Naiz bekataria,
nola ez animatzen?
Esperanzareki
diola beiratzen
begi amorosoeki.
Galanta Maria,
ez presumitua:
Du bekataria,
loies funditua,
beiratzen, goratzen,
eta garbitua
Jangoikoai presentatzen.
Sekulan aditu
ezta bat berere
otoi akuditu
zaiona beñere,
desanparatua
izan dela bere
bearrean ta galdua.
Jauna da iturria
on guziarena,
kanale Maria:
Berak nai duena
eman, dator ordik;
ezperen, on dena
eztaike espera niondik.
Ark iago erran zue:
Ama berarias
eskojitu zue
Jaunak, justizias
salba ez dezazkenak,
amak bai grazias
salbatzeko galduenak.
San Anselmok zio
au eta geiago:
Jangoikoa, dio,
eman naiak dago
askotan, deiturik
Maria, lenago
ezi Jesus aipaturik.
Au da, zerengatik
Jangoiko onegia
honratzeagatik
bere ama onetsia,
au naiez onean
lagun, ta guzia
dagon beronen menean.
|
|