www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Anunziazioaren

 

Ala bizi zelaik

beti deseatzen,

kontino zegolaik

humil porfiatzen,

arima amablea

eske suspiratzen,

zetorren Salbazalea.

 

Etze gogoratzen,

bera zeikela izan

ama, bai eskatzen,

Jaunak zezon eman

Jesus beiratzea,

ta amaren manuan

zerbitzari paratzea.

 

Baña zeruaren

goren eta erdian,

Trintate Jaunaren

konseju andian

juizio egin ze

gora, ta Marian

Berboa aragitu nai ze.

 

Egines nola den

maneran obeki,

naies donzellaren

gusto obenareki,

utzirik betea

donzella amareki,

fruituareki lorea.

 

Ango prinzipe bat

onen mandatari

biali beitirat

zue Mariari,

Jaunaren idea

erran, ta berari

eskatzeko baimendea.

 

Jautsirik Gabriel

Nazaret aldera

mandatari fiel

berna ematera,

etxean sarturik

berain alzinera

agur in zio kurturik.

 

Ta an erakutsia

da diosalea:

Agur, o Maria,

grazias betea,

Jauna da zureki,

zu zara berea

emasteetan berexki.

 

Itzak aditurik,

an ixil ixila

zego turditurik

donzella humila,

zer den au, pensatzen,

ta txoil inutila

bere burua kontatzen.

 

Ark berriz aria

berea segitu:

Ez lotsa, Maria,

dio, ez turditu,

duzu guzietan

zuk grazia aurkitu

bai Jaunaren begietan.

 

Onen señalea

zuzizanen duzu

zeure sabelean,

eta emanen duzu

seme ezin obea,

zein deituko duzu

Jesus ta Salbazalea.

 

Naiz au zurea den,

andia izanen da,

bai ta gorenaren

Seme deituko da,

Dabid erregeren

sillan jarriko da,

ta betikos errege da.

 

Orduan Maria

mintzatzen asten da

donzella alketia:

Nola ori izanen da?

Zeren ezpaitut nik,

eta au egia da,

ezauntzen ere gizonik.

 

Aingeruak dio,

kentzeko sustoa:

Jaunai dagokio

bai zure gustoa;

nola baita ona

guzis ta justoa,

inen du dagokiona.

 

Jangoiko Jaunaren

Espiritu Sanduak

eta gorenaren

birtute sumoak

inen zurebaitan

ditu milagroak

obra miragarri gartan.

 

Orgatik ere bai

ta jaioko dena

zuganik nola nai

Sandu Sanduena

Jaunaren Semea

Jangoikoarena

deituko da ezin obea.

 

Orra zure Isabel

ere, naiz zartua,

orai dago sabel-

duna, antzu deitua:

Seme sabelean

du bere fruitua,

doa seigarren ilean.

 

Zeren ez gauzarik

batere Jaunari

ezta inposiblerik;

guzia berari

aisa da nola nai,

bai nola denari

guzian jaun, jabe ta zai.

 

Mariak orduan,

utzirik osoki

Jaunaren eskuan,

erran zue: Ona ni

Jaunaren esklaba,

in bedi nereki

zuk erran duzun bekala.

 

aurrekoa hurrengoa