|
Magnificat
Jauna nere arimak
agitz amatzen du,
orren ongi eginak
beti laudatzentu,
alegre, zergatik
orrek beiratzen du
pobre goni, bai orgatik.
ia zori onekoa
deituko naute ni,
zeren Jangoikoa
bizarro nereki,
nola indarra duen,
gauza andiak niri
egitera dignatu den.
Baitare beraren
miserikordia.
edozein denaren
humil beldurtia,
jendakis jendaki
betiro da andia:
Zenbat, noraño, nork daki?
Agertutu bere
besoko indarrak,
urratutu ere
suber aundi tzarrak,
bota goratuak,
ta goratu txarrak,
entenda dezan munduak.
Aberats aundiak
deus gabe utzi ditu,
pobre gosetiak
ones bete ditu:
Israel berea
du, nai du kunplitu
itz emana ta amorea.
Ala ama dibina
kontentus beterik,
berak nai adiña
bereas aserik,
etzuke desea
munduan berzerik,
baizik Seme Jaun berea.
|
|