www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Maria ama birjin

Jangoikoarena,

naiz nik erran ezin

guzia zarena,

nai nuken aipatu

bai dezaketena

zutas, ta alegre kantatu.

 

Kanta, mia, kanta

Maria bakarrik

ederra galanta.

Non bere pareirik?

Beraren aldean

nior ez ederrik

gizon ta aingeru-gendean.

 

Goren gorenaren

Maria urbilena.

Goren eztenaren

da goren gorena:

Jangoikoa iago.

Jangoiko eztena,

guzia da gutiago.

 

Au bere maitea

Jaunak autatua,

grazias betea,

ta bedeikatua

emastekietan,

berex goratua

jendemende guzietan.

 

Jangoikoa gure

on naies gizona

egin da, ta bere

Ama nai du ona,

ta daiken obena,

ta dagokiona

berai, berak in duena.

 

Ongi dakienak

ama autatu zue,

poderoso denak

nai bekala in zue.

Auxe beretako,

nola bidezue

prestatu bai ortarako!

 

Gora guk gogoa,

nola Maria den:

Txoil ez Jangoikoa,

bai Jangoikoaren

txoil gisarakoa,

ta Jangoiko-ezten

on dena gañarakoa.

 

aurrekoa hurrengoa