AMASEIGARNEN KAPITULUA
Fariseuak eta Saduzeuak konfunditruk; beren doktrinaren korronpimentiua: San Pedroren konfesionia eta leina izaitia, zoin sarri gero da justoki reprenditruk.
1. Kona xin zren aren enkontriuara Fariseo eta Saduzeuak; eta ari tentatako, eskatu zabein ekustra emon lezabeila zeuriko zomait prodijio.
2. Baya ark erresponditu zabein: faiten denian eltuz gaya erraiten tzei aldizka: tenpra on eginen du; zeren zeuria baitago argi.
3. Eta goxetik: tronada edo tenpestade izanen da egun; zeren zeuria baitago odeiztatruk eta ixikirik.
4. Karekin badakizei adibinatan zeuriko señaletaz; eta ezdokezei izagun Mesias xin biar dion tenpra kuetako señale argiak? Raza edo jenerazione gaxto eta korronpitu konek eskatan du prodijio bat; baya ezau emonen eskatan den kori, beizik Profeta Jonasen prodijiua. Eta eiztan ztiolarik fan zen.
5. Xin zrelarik bere diszipuluak lagunaren berze altetik antze zren ogi artiaz.
6. Eta Jesusek erran zabein: Egon ztei kuidamenturekin eta eta guarda ztei Fariseuen eta Saduzeuen orantzetik.
7. Baya urak pensatibo fabrikatan zein bapanak bere buriuarekin, kaur erraiten du ogirik eragu ez digulakoz.
8. Zoin izaguntian Jesusek erran zion: fede txikitako gizonak, zer erabiltan zrei diskurritan xaurien baitan, ogirik etzeilakoz?
9. Orainore izagumenturik bage zaudeya, eta ezreya guartan borz ogi repartitruk izan zrenetaz botrz milla gizonen artian, eta zomat zareta puska baratu zitzaizein?
10. Eztare zazpi ogietaz laur milla gizonentako, eta zomat zareta biltu zinein sobratu zenetik?
11. Nola etzei izaguntan ez ogiagatik erran daizeidala; guarda ztei fariseuetaz eta saduzeuetaz?
12. Gunian entelegatu zein etziola nai ekuntu erran guarda litiala orantz izartan denaz ogian beizik fariseuen eta saduzeuen dotrinaz.
13. Xitian gero Jesus Felipe Zesareako erriara galtegin zion bere disziupuluer: Nor erraiten dei gizonek dela gizonaren Semia?
14. Ek erresponditu zein: banek dela Juan Bautista; berze banek Elias dela; berze banek, finalki, dela Jeremias edo Profetarik zomait.
15. Erraiten dabei Jesusek: Eta xek nor erraiten tzei nazala ni?
16. Artan ziolarik elia Simon Pedrok, erran zion: Zu zra Kristua edo Mesiasa Jangeiko biziaren Semia.
17. Eta Jesusek erresponditan ziolarik erran zaun: Bienabenturatu zra Simon Juanen semia, zeren ez baidaizu errebelatu kori aragiak eta odolak edo gizon zomaitek, beizik edo ez bada ene Aita Zeurian dagonak.
18. Eta nik erraiten daizud zu zrela Pedro eta arri konen gainian edifikaten duala ene Eliza; eta iburniko bortek edo poderak ez deila prebaleziten aren kontra.
19. Eta zuri emonen daizud zeurien reinuaren giltzak; eta zuk lot zinezan guziua lurraren gainian, lotruk ere izanen tzu zeurietan; eta solta zinezan guziua lurraren gainian, izanen tzu ere soltatruk zeurietan.
20. Gunian mandatu zion bere diszipuluer ñori ere ez lezeila erran ura zela Jesus, Kristua edo Mesiasa.
21. Eta instante berian asi zen manifestatra bere diszipuluer konbeni zela ura fan zedin Jerusalenera, eta kan padezi lezan anitx Anzianuen, eskribainen, eta sazerdoten prinzipalenen partez, eta izan ledin ilik, eta erresuzita zedin irorgarnen egunian.
22. Artan ziolarik aparte Pedrok, nai zaun apartatu intento kuetarik, erraiten: A Jeina! ñolaz ere; ez, ez dizu agitu biar kori Zutan.
23. Baya Jesusek bueltatruk edo utzulirik arengana erran zaun: gen akida antzinetik, Satanas: eskandalizatan bainuk; zeren ez baituk izagumentu eta ez gustorik ere Jangeikuaren gaiza drenetaz, beizik gizonenetaz.
24. Gunian erran zion Jesusek bere diszipuluer: Norbaitek nai badu xin ene atzian uka deila berari eta karga deila bere krutxiareki, eta xarreki danazala.
25. Bada nai lezanak salbatu bere bizia obratuz ene kontra galten du; baya gal lezanak bere bizia Ene amorioz, erdenen du.
26. Zeren zer zerbutxatan du gizonari mundu guziuaren irabaztia, galtan badu bere arima? Edo zer bueltarekin al ekunen du gizonak reskatatu bein batez galtruk?
27. Kala da gizonaren Semia biar diola xin rebeztitruk bere Aitaren gloriaz, akonpañatruk bere ainguriuetaz, gizonen juzgatra; eta gunian emonen du pakiua bapanari beren obren tenoriara.
28. Egiaz erraiten daizeid daudela kemen zomait ez baitei il biar lein ezik ekus tzein gizonaren Semia aparezitan bere reinuaren resplandorian.
|