ZAZPIGARNEN KAPITULUA
Akabatan du Jesusek bere sermon admirablia: albertitan du ez dela projimuaz gaxki pensatu biar; eta mintzatan da ezdrela emon biar indinuer gaiza saintiuak; fabrikatan da orazioniaren eta aren perseberanziaren gainian; karitatiaren gainian; zoin ersi denaz zeuriko bidia; Profeta falsuetaz: frutiuetaz izaguntan dela arbolia; eta etse edo edifizio fundatruk izan denaz peñaren gainian edo anriaren gainian.
1. Nay etzazei juzga, nai ezbatzei izan juzgatruk.
2. Zeren juzga zinezein juizio berarekin biar tzei izan juzgatruk; eta neurri berarekin izanen zrei xek neurtruk.
3. Baya zu zer begitartereki izartan zra beiratra nata zore anaxaren begian eta etzu guart emoitan biga dagonari ziaurnaren barnian?
4. Edo nola erraiten tzu zore anaxari: eitzazu nik erkin tzadan autzxko kori begitik ziaurek tzularik biga bat ziauren begian?
5. Ipokrita, erkin zazu leinik biga ziauren begitik, eta gunian ekusen tzu nola biar tziuan erkin nata zore anaxaren begitik.
6. Etzazei emon txakurrer gaiza saintiuak, ez ere egotx xaurien perlak txerrier; ez deila izan txiska dizein beren zankuez eta buelta ditian xaurien kontra eta zatizka ztein.
7. Eska zazei eta emonen daizei: txerka zazei, eta erdenen tzei; bortan dei zazei, eta irikiren daizei.
8. Zeren eskatan den orok, errezibitan du; eta txerkatan dionak, erdeitan du; eta deitan dionari irikiren zau.
9. Badagua ote xen artian norbait, zoini eskatan zaularik ogi bere seme batek, emon dazan arri bat?
10. Edo eskatan bazau arrain bat, emon dazan xuge bat?
11. Bada xek izaitian gaixto, edo inklinazione gaixtotako, balimadakizei emon gaiza on xaurien semer, zomat obro xen Aita zelestialak emonen du gaiza onak eskatan dazkionari?
12. Eta kola, egin zazei xek berze gizonekin deseatan tzein guziua ek egin tzein xekin; zeren kaur baita legiak eta profetek erran dein suma edo llaburtiua.
13. Sar ztei borta ersitik, zeren borta eta bide zabalak dra eramaiten deinak perdizioniara, eta anitx dra sartan drenak bide kontarik.
14. O zer ersi da borta eta zer mear senda edo bidia eramaitan dionak akaba ezdeiteken biziara! Eta zer txiki dra arekin kausitan deinek.
15. Guarda ztei profeta falsuetaz, zoin xiten baitra xengana beztitruk ardi larruz; baya barnetik dra otso deborazale banak.
16. Beren frutu edo obretaz izagunten ditzei. Biltan dreia ote mats arbola ñardunetarik edo figo xargatzetarik?
17. Kola da nola arbole on orok eragutan dion frutu onak, eta arbole gaxto guziuak, frutu gaxtuak.
18. Arbole on batek ezdoke frutu gaxtorik, eztare arbole gaxto batek frutu onik.
19. Arbole oro eragutan ez dionak frutu on, izanen da ebakirik eta suara egotxirik.
20. Beren frutiuetaz bada izagun dozkezei.
21. Ez niri erraiten dion orok Oh Jeina, Jeina! sarten da korrengatik zeurietako reinuan; beizik egiten dionak ene Aita zeurian dagonaren borontatia, kori da sarten dena zeurien reinuan.
22. Anitxek erranen daitei juizioko egun kartan: Jeina, Jeina! Ezdigua bada guk profetizatu zore izenian, eta egotxi zore izenian demoniuak, eta egin anitx milagro zore izenian?
23. Baya gunian nik erranen dabeid: sekula ere ezdaizei izaguntu enetako edo ñaurnak; aparta ztei nitarik, gaxtotarzunaren obrazaliak.
24. Korrengatik nornaidenek entzuten dion edo kunplitan ene dotrina kuek, izanen du iduri edo semejatruk gizon kuerdo bati zoinek egin baizion bere etsea arrizko zimentu gainian.
25. Eta erori zren euriak eta ugaltiak erkin zren marginetarik eta erabili zren airiak, eta emon zein indarrekin kalako etsiaren kontra; baya ezen izan deseginik zeren baizagon eginik edo fundatruk arrizko zimentu gainian.
26. Baya nornaidenek entzuten dion eta ez obraz izartan dotrina emoiten tuan kuek, izanen da semejatruk edo iduri gizon ero fabrikatu zion bati bere etsia anria gainian.
27. Eta erori zren euriak eta xin zren ugaltetako erriadak, eta erabili zren edo butz egin zein airek, eta emon zein indarrekin etse karen kontra, zoin erori zen, eta aren desegingua izan zen andi.
28. Azkenik akabatu baikoz Jesusek diskurrimentu kaur, entzuten zabein iriek, edo iri entzuten zabeinek, ezein akabatan admiratiaz aren dotrina.
29. Zeren aren er erakustako moldia zen autoritate soberano batekin, eta ez beren eskribain eta fariseuek erakustan zein gisa.
|