AMEKAGARNEN KAPITULUA
Juan Bautistak oiltan du bere diszipuluetarik bi Jesusengana: okasione konekin eman zionaz Jesusek Juanen gainian bere entzunzaler; ziudade inkreduluak; Jeinaren karga da suabe edo arin.
1. Nola Jesusek akabatu baizion emoitiaz erakustia kuek bere amabi diszipuluer, partitu zen kantik erakuts eta predikatako beren ziudadetan.
2. Baya Juanek entzun nola baizion prisionian Kristoren obra marabillosuak, oiltu zion bere diszipuluetarik bi ari galtegitra.
3. Zu zreya Mesias xin biar diona, edo berze bat esperatu biar digu?
4. Zoini Jesusek erresponditu zabein: fan eta konta zazei Juani entzun tzeina eta ekusi tzeina.
5. Utsiek ekustan dei, mankiuak erabiltan dra, leprosuak edo lepradunak baratan dra xain, sordunek entzuten dei, ilak erresuzitatan dra, Ebanjeliuaren berri ona emoiten da pobrer.
6. Eta bienabenturatu arten ezdionak eneganik eskandalozko okasionerik.
7. Kuek fan baikoz, asi zen Jesus mintzatan Juantaz, eta erran zion iriari: Zer ekustra erkiz zrei desiertuan? Kaña aire guziuetra mobitan den zomait?
8. Berzala erran daztazeid, zer ekustra erkin zintzein? Gizon bati beztitruk arropa delikatu banekin? Badakizei kola beztitan drenak, daudela erregen palaziuetan.
9. Azkenian: zer erkin zrei ekustra? Zomait profeta? Kori bai, nik aseguratan daizeid, eta orainore anitx obro ezik Profeta.
10. Bada ura da nortaz eskribitruk baitago: Mira edo beira zazu nik oiltan duala ene ainguria zore presenziaren antziniara, zoin fanen baita zore antzinetik disponitan daizularik bidia.
11. Egiaz erraiten daizeid emazten semien artian ezdela sortu bakotxik Juan Bautista beino andiago: aren beino andiago izanik ere, txikerrago dena zeurien reinuan.
12. Eta Juan Bautistaren tenpratik presentiaraino, zeurien reinua alkanzatan da indar biziz, eta indar bizi kaur egiten deinek bapanak berarekin dra arrapatan deinak.
13. Zeren profeta guziuek eta Legiak Juantradraino erran zein antzinetik gero agitu biar ziona.
14. Eta entelegatu nai batzei, ura bera da Elias xin biar zion kura.
15. Biarri dionak entelegatako entelega tzala.
16. Baya nori konparaten dur nik gizaki kasta kaur? Da asemejatruk morroin plaztan xaseririk daudener, zeinek irago egitiari beren lagunetarik berze zomaiti, erraiten dabei:
17. Kantatu daiguzei kantxoin alegre, eta ezrei lantzatu; kantxoin triste eta etzei nexar egin.
18. Kala da xin baizen Juan kuasik ez baitu xaten ez ere edaten eta erraiten dei: poseitruk dago demoniuataz.
19. Xin da gizonaren Semia xaten eta edaten baitu, eta erraiten dei: ona kemen goloso bat eta abinatu bat, publikanuen eta bizi gaixtotako genten adexkide. Baya sabiduria dibinua baratan da justifikatruk bere sementako.
20. Gunian asi zen rekonbenitan ziudadier zoinetan egin baizren milagruetarik anitx, zeren ezbaizein egin penitenzia.
21. Ay zutaz, Korozain! Ay zutaz Betzaida! Zeren Tiron eta Sidonen egin balidra milagro xetan egin drenak, aspaldian eginik ekunen zeila penitenzia estaltruk autsez eta zilizioz.
22. Korrengatik erraiten daizeid Tiro eta Sidon izanen drela tratatruk juizioko egunian rigore txikiagorekin ezik xek.
23. Eta zu, Kafarnaun, naskiro pensatan tzu biar tziuala igan zuriarartio? Izanen zra, bai, abatitruk iburniaraino; zeren Sodoman egin balidra milagro zutan egin drenak, Sodoma eltu bada irain zaitekian orainore egunko egunian.
24. Zerengatik erraiten daizud, Sodomako erria juizioko egunian izanen dela gaztigatruk zu beino rigore txikiagorekin.
25. Kalako tenpran klamatu zion Jesusek erraiten: Nik glorifikatan daizud, ene Aita, zeuri ta lurreko Jeina, zeren ekun baidutzu estaltruk edo altxatruk gaiza kuek sigloko sabiuer ta prudenter eta rebelatu baidutzu txikerrekuer.
26. Bai, ene Aita, alabatruk izan ztiala, izan dalakoz zore agradoz kola izan ledin.
27. Gaiza guziuak izari dutu ene Aitak ñore eskiuetan. Baya ñork ere ezdu izaguntan Aita, beizik Semiak, eta kark zoini Semiak nai ekuntu al dion rebelatu.
28. Xin ztei enegana erabiltan zrein guziuak agobiatruk trabaju eta kargekin zeren nik alibiaten baizteid.
29. Ar zazei ene karga xaurien gainian eta ikas zazei nitaz edo eneganik mansu eta umilde nazala biotzez; eta erdenen tzei erreposiua edo sosegiua xaurien arimentako.
30. Zeren suabe baita ene karga, eta arin ene peziua.
|