BORZGARNEN KAPITULUA
Jesukristoren sermona mendian. Astan da zortzi bienabenturanzekin. Erraiten du ez zela xin legiaren desegitra, beizik kunplitra.
1. Baya ekustian Jesusek gente multitud kaur guziua, igan zen mendi batra, non xaseririk abañatu zitzazkan bere diszipuluak.
2. Eta irikitan bere au dibinua adotrinatan ztion erraiten.
3. Bienabenturatu espirituzko pobriak, zeren entako baita zeuriko reinua.
4. Bienabenturatu dulziak eta umildiak, zeren ek gozaten baitein lurra.
5. Bienabenturatu nexar egiten deinak zeren ek konsolatruk izanen baitra.
6. Bienabenturatu gose eta egarri deinak justiziaz, edo justo eta saintu izaitiaz zeren ek izanen baitra aserik.
7. Bienabenturatu miserikordiosuak, zeren ek alkanzaten baitein miserikordia.
8. Bienabenturatu biotza argi deinek, zeren ek izanen baitra deitruk Jangeikuaren seme.
9. Bienabenturatu bakea prokuratan deinek, zeren ek Jangeikua ekusen baitei.
10. Bienabenturatu persekuzione sufritan deinek, justiziarengatik edo justo izaitiagatik, zeren entako baita zeurien reinua.
11. Ditxoso izanen zrei gizonek ene kausaz maledika zaizintzeinian edo persegi zaizintzeinian eta erran dazazeinian gaxki gisa guzuz xen kontra.
12. Alegra ztei gunian eta erregozija ztei, zeren baita anitx andi zeurian esperatan daizein rekonpensa. Gisa berian persegitu zitzabein profeta xen antzinetik izan zrener.
13. Xek zrei lurreko gatza. Eta gatza egitan bada geza, zerekin bueltaten zitzaud saboria? Deustako zerbutxatan ez du, baizik arrojatruk izaiteko eta gente zankopetan erabiltako.
14. Xek zrei mundiuaren argia. Ez deiteke altxa ziudade bat edifikatruk mendi baten gainian.
15. Ixiki ere ez deiteke argia izartako almute baten pean, baizik kandelero baten gainian argitzan etseko guziuer.
16. Kola reluzi tzala xen argiak gizonen antzinian, ekus dokein gisa xen obra onak eta glorifika tzein xen aita zeurietan dagonari edo dagona.
17. Etzazei pensa ni xin nazala legiaren dotrina desegitra ez Profetena ere: ez naz xin aren destruitra, baizik bere kunplimentiuaren emoitra.
18. Zeren egia guziuarekin erraiten daizeid, faltaten dela zeuria ta lurra lein ezik bara dein kunplitu bage perfektoki Legian kontenitan den guziua, aiketa jota bat kain bakotx edo aren puntu bat ere.
19. Eta kola norbaitek kebranta baleza edo auts baleza mandamentu kuetarik bat, txikerrago urdu izanik ere, eta erakuts baleza gizoner egitra gaiza bera, izanen da ekunik txikerrena, edo ez deustako zeurien reinuan; baya guardatan eta erakustan dionak, kori izanen da ekunik anditako zeurien reinuan.
20. Zeren nik erraiten daizeid ezbada xen justizia eskribanena eta farisenena beino osoago eta kunplitrukago, ezrei sarten zeurien reinuan.
21. Entzunik zaudei erran zela xen mayorer: Etzei ilen; eta il lezanak izanen dela kondenatruk ilik izaitra juiziuan.
22. Nik erraiten daizeid obro: nornaidenek artzan ojadiza bere anaxari, merexiten du juezak kondena dazan. Eta dei lazanak Raka, merexiten du kondena dazan konziliuak. Baya dei lazanak fatuo, izanen da iburniko suaren reo edo merexidun.
23. Korrengatik, zore oberta altarian presentatan tzun tenpran, kan guartan bazra zore anaxak diola zomat kexu zore kontra.
24. Eitzazu kan berian zore oberta altariaren antzinian, eta fan zte leinik rekonziliatra zore anaxarekin, eta gero utzulen zra presentatra zore oberta.
25. Konpon zte bertan zore kontrariuarekin, zaudelarik bitartio onainore arekin bidean; ez deila izan izar dazaizula juezaren eskiuetan, eta juezak entrega dazaizula nuziuarenetan eta sar dazaizein karzelian.
26. Aseguratan daiz ziertoki ezrela kantik erkinen azken marabidia paka tzazun bitartio.
27. Entzun tzei erran zela xen mayorer:
28. Etzu eginen adulteriorik. Nik erraiten daizeid obro: zoin naidenek mira lezan emazte bati deseo gaxtorekin aren beira, erori zen adulteriotan bere biotzian.
29. Eta zore eskoineko begia bada zoretako okasione bat bekatian erortako, erkin zazu eta arroja zazu zutarik kanpo; bada obe dazaizu galtia miembruetarik bat ezik ez zore korpiz guziua fan dein iburniara.
30. Eta zore eskoineko eskiua balimada eskandalo emoitan daizuna edo inzitatan bekatiuan erortra, ebaki zazu eta egotx zazu zutarik urrin; bada obe dazaizu gal dein zore miembruetarik bat, ezik ez fan dein iburniara zore korpiz guziua.
31. Erran zen: nornaidenek despedi lezan bere emaztia, emon dazaula berextarzunaren kartilla.
32. Baya nik erraiten daizeid, nornaidenek despedi lezan bere emaztia, ez izaitian adulterioren kausaz peligrotan isartan diola adultera izaitako; eta bordal zedina matrimoniotik emazte egotxirik izan denarekin, adultero dela gisa berian.
33. Entzunik zaudei ere erran zela xen mayorer: Etzu juramento falsurik eginen, leinaz obe kunpliten dutzu juramento eginak Jeinari.
34. Nik erraiten daizeid obro: ñolare edo deus gisaraz etzazeila juramentorik egin, motibo justorik bage, ez zeuriaz ere, zeren baita Jangeikuaren tronua;
35. ez ere lurraz, da bada bere zankopetako asientua; ez Jerusalenez ere, zeren baita Errege andiaren Ziudadea edo kortea.
36. Eztare etzei juramentorik eginen xaurien buriuaz, bada eztago xaurien eskiuan egotia xuri edo beltz bilo bakotx bat.
37. Izan deila bada xen mintza moldia: bai, bai; edo ez, ez; zeren kontarik igartan dena prinzipio edo izorro gaxtotarik xiten da.
38. Entzun tzei erran zela: begiz begi, ortzez otz.
39. Nik baya erraiten daizeid etzazeila agrabiuari egin erresistimentu, leinaz norbaitek eratxikitan badaizu eskoineko maxelan, utzul dazazu berzia ere.
40. Eta nai dazaizunari isari pleitu gen dazaizun tunika, emon dazazu ere kapa;
41. eta eramanaraztan daizunari bortxa kargatruk milla urratzez, fan zte arekin berze bi millaz.
42. Eskatan daizunari, emon dazazu; eta ez dazazu uka begitartia pretenditan dionari zutarik zomait prestamu.
43. Entzun tzei erranik izan zela: amaten tzu zore projimua, eta (añaditu dizei gaxki) ekunen tzu odio zore enemiguari.
44. Nik erraiten daizeid obro: maite ditzazei xen enemiguak: egin zazei onki aburritan daizeiner; eta orazione egin zazei xer persegitan eta kaluniatan daizeiner.
45. Izan ztein xeme xen Aita zeurian dagonaren imitazaleak nork egitan baitu sor dein bere iguzkia onen eta gaxtuen gainian, eta euri egin tzan justo eta bekatarien aurkian.
46. Zeren ezbatzei ekutan amorio beizik amatan daizeiner, zer premiu ekun biar tzei? Ez deia kola egiten publikanuek ere?
47. Eta ez batzei salutatan berzeri baizik xaurien anaxer, zer ekustia du korrek? Ez deya ote egitan ere kaur paganuek?
48. Izan ztei bada xek perfekto xen Aita zelestiala den bikala perfekto, imitatan dauzeilarik al tzein guziua.
|