AMAIRORGARNEN KAPITULUA
Predikatan du Jesusek parabolatan, eta desestaltan edo deskubritan dazkabei apostoler: erinzaliaren parabolak, mostazaren granuarna, orantzarna, tesoro altxatiuarna, perla preziosuarna, errede arrantzuz betiarna. Profeta onrerik bage bere errian.
1. Egun kartan, erkitian Jesus etsetik zagon xaseririk itxaso bazterrian.
2. Eta xuntatu zen aren unguriuan gente konkurso bat kain andi izan baizitzaun preziso sartia barka batian eta artia asiento artan; eta iri guziua zagon erribran.
3. Zoini mintzatu zen anitx gaizataz parabolen medioz erraiten: Erkin zen bein kolako erinzale bat eritra.
4. Eta granua zomait erori zren bidiari abaño edo bidiaren altakara; eta xin zren zeuriko txoriak eta xan ztein.
5. Berze banak erori zren arridoyetan, nonta baizegon lur txiki, eta bertan bunatu zren, lurra arin zegolakoz.
6. Baya iguzkia erkitiari, erre eta exartu zren, zeren kasi ezbaizein izorrorik.
7. Berze grano banak erori zren xats artetan, eta anditu zren xatsak eta sofokatu ztein.
8. Berze banak azkenik erori zren lur onian, eta emon zein frutu, non batarik ein, non irorogei eta non ogeitamar.
9. Biarri dionak entelegatako, entelega tzala.
10. Abañatan zrelarik gero bere diszipuluak, galtegiten zabein: Zerengatik mintzatan dauzei paraboletan?
11. Zoinek erresponditu zabein: Zeren xer emon baizaizeid pribilejiua zeuriko reinuaren misteriuak izaguntako; baya er ez zitzabei emon.
12. Zierto izaitian, dionari biar dion guzia emonen zaula orainore obro, eta egonen dela sobratruk: baya ez dionari biar diona ekun genten zaula diona ere.
13. Korrengatik mintzatu zitzabein parabolarekin zeren ek ekustan deilarik ezbaitei beiratan, ezbaitei konsideratan; eta entzutian ezbaitei beatan eztare entelegatan.
14. Zoinekin xiten da kunplitra etan Isaiasen profezia, erraiten baitu: Entzunen tzei xaurien biarrekin, eta etzei entelegaten; eta obrago ekusirik ere xaurien begiekin, etzei beiraten.
15. Zeren gogortu baitu iri konek bere biotza, eta zerratu bere biarriak, eta estali bere begiak etzan ekus berekin ez entzun biarrekin, ez ere entelega biotzarekin, lotsaz, konbertitian nik emon daudazan osagarria.
16. Ditxoso xen begiak ekusten baitei, eta ditxoso xen biarriak entzuten baitei.
17. Bada egiaz erraiten daizeid profeta eta justo anitxek ekun zeila ansia ekustako xek ekustan tzeina eta ez zein ekusi; eta entzutako xek entzutan tzeina, eta ezein entzun.
18. Entzun zazei orai erinzaliaren parabola.
19. Nornaidenek entzun tzan Jangeikuaren reinuaren edo Ebanjelioaren elea, eta ez izartan artan bere atenzionia, xiten da espiritu gaxtua, eta arrapatan dau erinik izan zen kura bere biotzian; kaur da erinik izana bidiari xunto.
20. Erinik izan zena lur arridoyan da entzuten dion kura Jangeikuaren mintzua eta presentian errezibitan gozorekin.
21. Baya ez du barnetik izorrorik, baizik iraitan du txiki; eta xarrekitian tribulazionia eta persekuzionia itzaren edo Ebanjeliuaren kausaz, bertan konek zerbutxatan dau eskandaloz.
22. Erintziua xats artetan da entzuten diona Jangeikuaren elia, baya siglo kontako kuidadoek eta abratstarzunen engañuak sofokatan dei eta baratan da fruturik emon bage.
23. Alrrebeski, erintziua lur onian da entzuten diona eta meditatan Jangeikuaren mintzua eta produzitan du frutu, batarik ein, parte irorogei, eta parte ogeitamar.
24. Berze parabola bat proponitu zabein, erraiten: Zeurien reinua da urdutruk gizon erin zion bati azi ona bere alurrian.
25. Baya gizonak lo zaudelarik, xin zen aren enemigo bat eta erin zion zizaña gariaren erdian, eta fan zen.
26. Zagolarik xa garia lastotan eta buruka erkin puntiuan deskubritu zen gisa berian, edo agerriara erkin zen xatsa.
27. Gunian etseko nausiaren mitilak edo zerbutxariak xin zren arengana, eta erran zabein: Jeina, etzuniona erin azi ona zore alurrian? Nola du bada xats?
28. Erresponditu zabein: zomait gaxki nai nionek erin al du.
29. Replikatu zein zerbutxariek: nai tziua fan gitian xorratra edo aren biltra? Zoini erresponditu zion: ez, agi ezdein arrankatian xatsa, arranka zazein arekin xunto garia.
30. Eitz zazei andi tiala bata eta berzia egitara bitartio, zeren egitako tenpran nik erranen dur egitarier; bil zazei leinik xatsa eta artaz egin zazei espal suarentako, eta sar zazei gero garia ene graneruan.
31. Propositu zabein berze parabola bat erraiten: Zeurien reinua da semejatruk mostazazko grano bati zointa artu baizion bere eskiuan gizon batek, eta erin zion bere alurrian.
32. Zoin da ekustiari anixko xne azi guziuen artian; baya anditian xiten da izaitra andiago ezik eltzari guziuak eta egiten da arbole; kolako gisaz zeuriko abiak edo txoriak xasten baitra eta erreposatan bere aldarretan.
33. Eta añaditu zion bere parabola kaur: zeurien reinua da semejatruk orantz artu zionari emazte batek eta nastekatu iror almute irinekin nasia baratu zen bitartio orantzatruk edo etsitruk.
34. Gaiza kuek guziuak erran ztion Jesusek iriari parabolatan, zoinak bage ezabein predikatan.
35. Kunplitan kolarik Profetak erran ziona: Iriken dur ñore aua mintzatako parabolekin: publikaten dur gaiza misterioso egon drenak altxatruk mundiua kriatruk izanez geroz.
36. Gunian Jesus, despedituz geroz entzuten zaudenak, utzuli zen etsera eta isaririk aren unguriuan bere diszipuluak, erran zabein: esplika dazaguzu alurrian zizaña erinik izan denaren parabola.
37. Zoinek erresponditu zabein: Eriten diona azi ona da gizonaren Semia.
38. Alurra da mundiua; azi ona da reinuaren Semiak; zizaña dra espiritu malignuaren semiak.
39. Enemigo erin zionak da diabua; egita da mundiuaren akabantxa; egitariak edo egitazaliak dra ainguriuak.
40. Eta zizaña biltan den gisa eta suan erretan, kola egiten da mundiuaren akabantxan.
41. Gizonaren Semiak oilten tu bere ainguriuak eta genten dei bere reinotik eskandaloso guziuak eta bekatiuaren obrazale dien oro.
42. Eta egotxen tei suaren labiara: kan izanen da nexar eta ortzez garraska egitia.
43. Tenpra berian justuek resplandeziten dei iguzkiaren gisa beren Aitaren reinuan. Biarri dionak entelegatako, entelega tzala.
44. Semejatruk da ere zeurien reinua alurrian altxatruk dagon tesoro bati, zoin erdeiten badu gizon batek, estaltan du berriz, eta gogo edo gozoz beterik erden dionaz, faiten da eta saltan du dakan guziua eta erostan du alor kura.
45. Zeurien reinua da gisa berian semejatruk merkatari tratatan dion bati perla finatan.
46. Eta eltan zaularik eskiuetra anitx baliotako bat faiten da eta saltan du guziua, eta perla erostan du.
47. Baitare semejatruk da zeurien reinua errede egorzale bati, zoin egotxerik itxasoan biltan tu kasta guzutako arrantziuak.
48. Zoin beterik egoitian, erkitan dei arrantzariek, eta xaseririk itxaso bazterrian faiten dra berexiz on drenak eta sartan tei bere zaretan eta egotxtan tei kalidade gaxtotakuak.
49. Kola agiten da sigloaren akabantxan: erkinen dra ainguriuak eta berexen tei gaxtuak justuen artetik.
50. Eta arrojaten tei sutan dagon labiara. Kan izanen da nexarra eta ortzen garraska.
51. Entelegatu tzeya onki gaiza kuek oro? Bai, Jina, erresponditu zabein.
52. Eta arek añaditu zion: Korrengatik eskribain edo erakuszale oro instruitruk zeurien reineko gaizetan, urdu du familiazko aita faiten den bati erkinez bere probisionetik gaiza berriak eta zarrak edo aspaldikuak, konbeni den gisa.
53. Akabatu zion baikoz Jesusek parabola edo konparazione kuek, partitu zen kantik.
54. Eta igartian bere erriara, izari zen erakustra bere sortuerriko sinagogetan; kalako gisan ezbaizen akabatan marabillatiaz, eta erraitan zein alkar:
55. Nontik xin zau koni kalako sabiduria eta milagro kalakuak? Ez dia, naskiro, artesano edo zurginaren semia? Bere ama ez dia izena diona Maria? Ez dreya bere kosino propiuak Santiago, Jose, Simon eta Judas?
56. Eta bere kuxanla propiuak ez dreya bizi guziuak giauren artian? Bada, nontik xinen zau koni gaiza kuek oro? Eta zauden eskandalizatruk gisa artaz.
57. Baya Jesusek erran zabein: Ez dago profetarik onrerik bage, ez bada bere errian eta bere etse propiuan.
58. Konsekuenziatan egin zion kemen milagro txiki beren ez xinestiagatik.
|