AMABORZGARNEN KAPITULUA
Kondenatan tu Jesusek genteen tradizioniak, opuesto drenak Jaungeikoaren mandamentiuer. Sontatan du Kananearen alaba, zoinek emoitan baitu fede andi baten demostrazione; eta emoiten da xatra desiertuan doitarzun andi bati zazpi ogirekin eta zomait arrainekin edo arrantzurekin.
1. Okasione kontan zomait eskribain eta fariseok eltu izan baizren Jerusalenetik, erran zabein:
2. Zer motiboz zore diszipuluek kebrantatan tei zarren tradizioniak, ez ekuztian eskiuak xaten deinian edo bazkaltan deinian?
3. Eta ark erresponditu zabein: Eta zeren xauriek desobeditan tzei Jangeikuaren mandamentiua xarrekitiagatik xen tradizionia?
4. Bada Jangeikuak daka erranik: onra zazu aitari eta amari; eta baitare: Maradika lezanak aita edo amari, izan deila kondenatruk iltra.
5. Baya xek erraiten tzei: Nornaidenek erran lezan aitari edo amari: oberta nik ñore partez ofrezi nezana izanen da zore probetxutan.
6. Xa ezdu obligazionerik onrratako edo asestitako bere aitari edo bere amari. Zoinekin egotzi tzei lurretik Jangeikuaren mandamentiua xaurien tradizioniagatik.
7. Hipokritak! Arrazonekin profetizatu zion xetaz Isaiasek, erraiten:
8. Iri konek onrratan nu ezpainekin baya bere biotza dago urrin eneganik edo nitarik.
9. Banoki edo aurerki onrratan nei erakustan dotrina eta mandamentu gizonenak.
10. Eta deitu ziolarik arengana iria, erran zabein: entzun nazazei, eta entelega zazei onki kaur:
11. Ez autik sartan dena da zikintan diona gizona; beizik autik erkitan dena da zikintan dauna.
12. Gunian arrimatan zrelarik obro bere diszipuluak, erran zabein: Ez dakiziua fariseuak eskandalizatu drela kontaz akabatu dein entzutiaz?
13. Baya Jesusek erresponditu zion: Planta ene Aita zelestialak plantatu ez dion oro, arrankatruk izanen da izorrotik.
14. Eitz ditzazei: urak dra utsi banak giatan baitei berze utsi baner; eta utsi bat sartan bada giatra berze utsi bati, biak erortan dra ziluara.
15. Kemen Pedrok artan ziolarik elia erran zaun: esplika dazaguzu parabola kori.
16. Zoini Jesusek erresponditu zion: Nola? Baita xek ere zaudei izagunmentu kain txikirekin?
17. Etzeya bada izaguntan auan sartan den guziua igartan dela kantik tripa barniara, eta egoxtan dela leku sekretuetan?
18. Baya autik erkiten dena erkitenta biotzetik; eta kori da zikintan diona gizona.
19. Zeren biotza da nontik erkiten baitra pensamentu gaxtuak, gizonen iltiak, adulteriuak, fornikazioniak, ebasgiuak, testimonio falsiuak, blasfemiak.
20. Gaiza kuek bai zikintan baitei gizona; baya xatiak eskiuak ekusi bage, korrek ez dau zikintan.
21. Partitruk kementik Jesus, erretiratu zen Tiro eta Sidoneko erri altiara.
22. Noizta Kananeako emazte bat xinik erri kartarik asi zen mintzo emoiten erranez: Jeina, Dabiden Seme, lastima ekun zazu nitaz: ene alaba dago anitx gaxki atormentatruk demoniuaganik.
23. Jesusek ele bakotx bat ezaun erresponditu: eta bere disziupuluak abañatan zrelarik, amediatan zren arengatik, erraiten: konzedi dazazu eskatan dena fan dein ber, zeren xiten baita irago eginez gore atzian.
24. Zoini Jesusek erresponditian, erran zion: Ni enaz izan oiltruk, beizik Isrraelen etseko ardi galtruk drenetra.
25. Kalarik ere ura eltu zen eta adoratu zaun erraiten: Jeina, sokorri nazazu.
26. Zoinek emon zaun errespuesta: Ezda justo artia semien ogia eta egoxtia txakurrer.
27. Baya ark erran zaun: Egia da, Jina; baya txakurxkuek xaten dei berere beren nausien maitik erortan dren apurretarik.
28. Gunian Jesusek erresponditan erraitan dau: O emaztia, andi tzu zore fedia; egin deila zuk deseatan tzun bikala. Eta ordu berartan bere alaba baratu zen sontotruk.
29. Kantik igari zen Jesus Galileako itxasuaren erribrara; eta igaitian mendi batra, xaseri zen kan.
30. Eta eltu zren arengana gente anitx eragutan zeilarik berekin mutu, utsi, mainku, baldatu eta berze anitx doloratruk, edo doloraturik eta izari ztein bere zankuetra edo oinetra eta sontotu ztion.
31. Kalako gisatan, baizauden gentiak arritruk ekustiari ele erraitan mutiuer, erabiltan mainkier eta ekustan utsier; eta glorifikatu zein Isrraeleko Jaingeikuari.
32. Baya Jesusek, xuntatu ztiolarik bere diszipuluak, erran zion: Emoiten daitei konpadezimentu iri kuek zeren baitu xa iror egun daudela ene konpañian, eta ezdei xatekorik: eta ezdutur nai despeitu barurik, ez dein agi fallezi itan edo afleji tian bidian.
33. Baya bere diszipuluek erresponditu zabein: Nola al ekunen digu leku desierto kontan ogi aski emoitako xatra biar dein guziua kainbat genteri?
34. Jesusek erran zabein: Zomat ogi tzei? Erresponditu zein: zazpi, zomait arrainxkorekin edo arrantzuxkorekin.
35. Gunian manatu zion gentiari xaser litian lurrian.
36. Eta ark, artan ztiolarik zazpi ogiak eta arranak edo arrantziuak, emonez geroz graziak edo orazione egin garayan, partitu ztion eta emon ztion bere diszipuluer, eta diszipuluek errepartitu eztein iriari.
37. Eta xan zein guziuek, eta baratu zren aserik edo aspertruk; zati sobratu zrenetarik bete zein zazpi zare.
38. Xan zeinak zren laur milla gizon, kontatu bage aurrak ez emaztegiak ere.
39. Korrekin despeditian etarik, sartu zen barkan eta igari zen Magedanen erriara.
|