BEDRATZUGARNEN KAPITULUA
Jesusek konfirmatan du bere dotrina milagro berrirekin. Perletikatu baten sontotiua edo sontotarzuna; San Mateoren bokazionia; libratan du emazte bat odol flujo edo odol usurtiua batarik; erresuzitatan du Jayroren alaba; sontotan tu bi utsi eta endemoniatu mutu bat; Fariseuen blasfemiak.
1. Eta barkuara igaitian, igari zen lagunaren berze altiara eta xin zen bere egoitiazko ziudadiara edo Kafarnaunera.
2. Noizta presentatu zabein perletikatu bat etzinik oi batian. Eta ekustian Jesusek bere edo aren fedia, erran zaun tullitiuari: Ekun zazu konfianza, ene semia, zeren parkatruk zaitzu zore bekatiuak.
3. Zoini eskribain edo erakuszale banek erran zein bertan berentako: konek blasfemiatan du.
4. Baya Jesusek ekustian beren pensamentiuak, erran zion: Zeren pensatan tzei gaxki xaurien biotzetan?
5. Zer gaiza da fazilago, erraitia ziauren bekatiuak parkatan zaitzu, edo erraitia xagi eta erabil zte?
6. Bada xakin zazein gizonaren Semiak diola lurrian potestade bekatu parkatako, azka zte edo xagi zte (erran zion tenpra berian perletikatiuari), ar zazu ziauren oya eta fan zte zore etsera.
7. Eta xagi zen eta fan bere etsera.
8. Zoin ekustian gentek baratu zren lotsa saintuz beterik; eta emon zein gloria Jangeikuari emon ziolakoz kolako potestade gizoner.
9. Partitu zelarik kementik Jesus, ekusi zion gizon bat xaseririk alkabalen banko edo may batian, izenez zionak Mateo, eta erran zaun: xarreki naztazu; eta ura xagitan zelarik bertan, segitu zitzaun.
10. Eta agitu zen zagolarik Jesus Mateoren etseko mayan, xin zrela anitx publikano eta bizi gaxtotako gente izari baizren mayan bazkaltra arekin eta bere diszipuluekin.
11. Eta ari ekustian Fariseuek erraiten zein bere diszipuluer: Nola da xen Maistruak xatan baitu publikano eta bekatariekin?
12. Baya Jesusek kaur entzutian, erran zabein: ezdutzu sanuak, beizik eri daudenak dotoriaz nestate deinak.
13. Fan ztei bada ikastra zer sinifikatan dion: Obro estimatan dur miserikordia ezik sakrifiziua; zeren bekatariak baitra eta ez justuak zoiner ni xin bainaz deitra penitenzia egitra.
14. Gunian presentatu zren Jesusengana Juanen diszipuluak eta erran zabein: zoin da motibua zeren guk eta fariseuek barurtan digunian naroki, ezbaitey barurtan zore diszipuluek?
15. Erresponditu zabein Jesusek: Esposuaren adexkidiak erabil deiteguya ote aflijitruk edo nexargarri, esposua ekin dagon bitartio? Elten da bai tenpra zointan izanen baizabei gentruk esposua, eta gunian barurten dei.
16. Ñore ere ez du egoxtan tapallu bat oxal lodiz beztido xar bati; berze gisaz berriguak urratan du xardunaren parte eta andiago egiten da urratiua edo autsduna.
17. Eztare ezdei egoxtan ardaun berria zagi xarretan; zeren kaur egiten bada lertan da zagia eta uxurtan da ardauna, eta galtan dra zagiak edo larriuak. Baya ardaun berria egoxtan dei zagi berrietan, eta kola konserbatan da bata eta berzia.
18. Konbersazione kontan zagon eltu zenian gizon prinzipale edo Sinagogako nausi bat, eta adoratan zaularik, erran zaun: Jina, ene alaba akabatan da iltiaz; baya xin zte, izar zazu zore eskiua aren gainian, eta biziren tzu.
19. Xagitian Jesus, faiten zitzaun xarrekituz bere diszipuluekin.
20. Noizta emazte bat baizion amabi urte padezitan ziola odol uxurtiua bat, xin zen atziritik eta tokatu zion aren edo bestiduaren atzekua.
21. Zeren arek erraiten zion berartan: toka al dokedan beraren edo bere beztidua, ekusen naz sentotruk.
22. Baya bueltatian Jesus eta mira egiten zaularik, erran zaun: Alaba, ekun zazu konfianza: zore fediak sontotu daizu.
23. Egiaz, instante kartaz geroztik baratu zen sentotruk emaztia. Xin zelarik Jesus gizon prinzipale karen etsiara, eta ekustian flauta edo lutozko musika sonazaliak, eta gentiaren arroitiua, erraiten zion:
24. Retira ztei, ezdago bada ilik aurra edo nexkaxia, beizik loak artruk. Eta artaz burla egiten zein.
25. Baya egotxirik kanpo gentia, sartu zen, eskutik artu zaun, eta nexkaxia azkatu edo txutitu zen.
26. Eta afamatu zen agitiua erri kartaz guziuaz.
27. Partitiari Jesus leku kartarik segitu zizazkan bi utsi irago eta erraiten: Dabiden semia, ekun zazu konpasione gutaz.
28. Etsera eltu zen bertan edo baikoz, presentatu zizazkan utsiak eta Jesusek erran zabein: Xinetstan tzeya nik egin dokedala eskatan tzein kori? Erraitan dabei: Bai Jina.
29. Gunian tokatu zazkabein begiak erraiten: nola xen fedia kola eginik izan dakizeila.
30. Eta irikirik izan zitzabein begiak. Baya Jesusek amenazatu ztion, edo desafiatu ztion erraiten: txezei ñork ere etzala xakin.
31. Ek kalarik ere, kantik erkitian publikatu zein unguru edo komarka guzutik.
32. Kuek erkinik, presentatu zabein mutu bat endemoniatruk.
33. Eta egotxirik geroz demoniua, ele erran zion edo mintzatu zen mutiua, eta gentiak bete zren admirazionez eta erraiten zein: sekula ezda ekusi izan kalako gaiza Isrraelen.
34. Fariseuek al rebes edo kontrario altetik, erraiten zein: demoniuen prinzipalaren artez egotxtan tu demoniuak.
35. Eta Jesus faiten zen lasterkatan ziudade edo iri guziuak edo buelta emoitan ziudade eta iri guzier, erakustan beren sinagogetan eta predikatan Jangeikuaren reinuaren Ebanjeliua, eta sontotan doloretarzun eta erigua ere.
36. Eta ekustian gente kurak, konpadezitan zen etaz, zeren baizauden gaxki paratruk eta barriatruk kemen eta kan, ardiak artzain bage bikala.
37. Zointaz gainian erran zion bere diszipuluer: da egiazki anitx egitatako baya egitariak txiki.
38. Otoizka ztei edo otoi eska ztei egitarako nausiari oil tzala egitari edo egitazale bere alurriara.
|