IRORGARNEN KAPITULUA
Juan Prekursoreak predikatan eta batixatan. Jesusek nai ekuntu zion izan batixatruk Juanenganik; eta gunian emoitan da izaguntra dela Jangeikuaren Seme Unijenitiua.
1. Tenpra kartan Juan Bautista eitzi zen ekustra predikatan Judeako desiertoan.
2. Eta erraiten: egin zazei penitenzia, zeren abaƱo baitago zeurietako reinua.
3. Kaur da zointaz erran baizen Profeta Isaiasen medioz: da desiertuan klamatan dionaren mintzoa erraiten: prepara zazei Jeinaren bidia: egin dizazei xuxen beren sendak.
4. Eragutan zion Juanek bestido bat kamellozko biloz eta larruzko korrea bat zinturara, eta bere bazkaria zen langosta eta mendiko ezti.
5. Zoatzan bada aren erdeitra gentiak Jerusalen eta Judea guzutik, eta Jordaneko erribra guzutik.
6. Eta errezibitan zein arenganik batixua Jordanian, konfesatan zteilarik beren bekatiuak.
7. Baia nola ekustan baizion xitan aren batixuara fariseo eta saduzenetarik anitx, erran zabein: O biborazko kasta nork erakutsi daizeid ez baizik aparienziekin ezkapa zaiztekeila amenazatan daizein iratik?
8. Egin zazei bada penitenziazko frutu dionak.
9. Eta eiz ztei erraitiaz xen baitan: Abraan aitatako dakagu; zeren nik erraiten daizeid poderoso dela Jangeikoa egiteko arri kuek beretarik sortian Abraani seme.
10. Beira zazei axkora izaririk dagola xa arbolien izorroara; eta arbole oro eragutan eztion frutu on, izanen da ebakirik eta suara egotxirik.
11. Nik egiaz batixatan daizeid urekin mobiaraztako penitenziara; baia ene atzian xin bear diona da ni bino poderosoao; eta ni eztare digno eznaz ari eramaitako sandaliak: kura da batixatu bear daizeinak Espiritu Saintiuan eta suan.
12. Ark daka bere eskiuetan sardia eta sainten du ezin obeki bere llarnia; eta bere garia sarten du graneruan; baia autzak erreren tu il ezdeitegun su batian.
13. Tenpra kuetan xin zen Jesus Galileatik Jordaniara Juanen txerka arenganik batixatruk izaiteko.
14. Baia Juan errestitan zen kartra, erraiten ziolarik: nik bear diez izan batixatruk zoreganik, eta zu xitan zra enegana!
15. Zoini erresponditu zion Jesusek erraiten: eitz nazazu egitra orai, zeren kola konbeni baita guk kunpli tzagun justizia guziua. Gunian Juanek kondeszenditu zion arekin.
16. Batixatu baikoz bada Jesus, uretik erkin zen istantian, zeuriak iriki zitzazkan eta ekusi zion xaisten Espiritiua urxuaren figuran, eta erreposatan aren gainian.
17. Eta sentitu zen zeuritik mintzo bat erraiten: kaur da ene seme maitia, zointan baitakad isaririk ene konplazimentu guziua.
|