SEIGARNEN KAPITULUA
Prosegitan da Jesus erakustan; eta tratatan du limosnaz, orazioniaz, baruraz; erraiten du ez digula ontarzun xuntatu biar mundu kontako, baizik zeuriko; gore intenzionia biar diola izan xuxen; ez deitekela zerbutxa Jangeikuari eta Mundiuari; eta ekustra emoiten du konfianza biar diguna ekun Probidenzia dibinuan.
1. Guarda ztei onki egitiaz xen obra onak gizonen antzinian ekus dazaizein finarekin, berze gisaz etzei errezibiten xen Aita zeurietan dagonarenganik bere premiua.
2. Eta kola emoitan tzunian limosna etzazula nai publika tronpeta sonuz, ipokritek egiten dein bikala xinagogetan eta karriketan edo plaztetan izantian onratruk gizonenganik. Egiaz erraiten daizeid errezibitu zeila xa bere rekonpensa edo pakiua.
3. Baya zuk limosna emoiten tziuanian egin zazu zore ezkerreko eskiak etzan guart emon zore eskoinak egiten diona.
4. Zore limosna bara dein altxatruk; eta zore Aitak ekustan baitu altxatrukago dagona, rekonpensaten daizu publikuan.
5. Gisa berian errezatan tzeinian, etzei izan biar ipokriten gisa, zeinek propositoz izartan baidra orazione egitra txutirik xinagogetan eta karriken eskinetan izantian ekusirik gizonenganik. Egiaz erraiten daizeid errezibitu zeila xa beren pakiua.
6. Zuk, al rebes, errezatu biar zinokenian; sar zte zore aposentuan eta borta zerratruk orazione egin zazu sekretuan zore Aitari, eta zore Aitak ekusten baitu sekretuena izanik ere, premiaten daizu publikuan edo guziuen antzinian.
7. Orazionian etzazei gogo ekun anitx xardokitako, jentilez egiten dein bikala, zoiner urdutan baizabei entzunik izan biar deila eta anitxen indarrez.
8. Ez ditzazei nai bada imita: zeren onki baitaki xen Aitak zer biar tzein lein ezik eska dazauzein.
9. Txezei bada nola biar tzein errezatu: Aita goria zeurietan zaudena; santifikatruk izan deila zore izena.
10. Xin deila zore reinua; egin deila zore borontatia; nola zeurian kola ere lurrian.
11. Gore egunorozko ogia emon dazaiguzu egun.
12. Eta parka daizkiguzu gore zorrak, guk parkatan digun bikala guri zor daikuner.
13. Eta ez gitzazu eitz tentazionian erortra; baizik libra gitzazu gatxetik. Amen.
14. Zeren parkatan batzei gizoner ofensak xen kontra egiten teinak, baitare xen Aitak zeurietan dagonak parkaten daizei xaurien bekatiuak.
15. Baya xek ezbatzei parkatan gizoner, eztare xen Aitak ez daizei parkaten bekatiuak.
16. Barurtan tzeinian, ezitei isar beltzuri, ipokriten bikala, zeinek desfiguratan baitei beren begitartia emoiteko izaguntra gizoner barurtan deila. Egiaz erraiten daizeid errezibitu zeila beren rekonpensa.
17. Zuk, berze gisaz, barurtan tziuanian konpoin zazu zore buriua eta ekuz onki zore begitartia.
18. Etzein gizonek izagun barurtan tziuala, beizik kain solo zore Aitak presente baitago gaiza guziuer, orainore altxatrukago daudener; eta zore Aitak ekustan baitu igartan dena sekretuan, emonen daizu korrengatik rekonpensa.
19. Nai etzazei bil ontarzun xentako lurrean, non konsumitan baidutu erroñak eta polillak, non eta ladronek deskubritan eta ebasten baiditie.
20. Xunta zezei leinaz bai xentako ontarzun zeurian, non ezbaita erroña ez eta polilla konsumi dozkeinik, eztare ladron deskubri eta ebats dozkeinik.
21. Zeren zore tesorua dagon lekiuan, kan diozu zore biotza.
22. Zore korpizaren argia zore begiak dutzu; zore begia izan baledi senzillo edo egon baledi zain, zore korpiz guziua egonen tzu argitruk.
23. Baya malizioso edo gaxki balimadakazu zore begia, zore korpiz guziua egonen tzu uluntruk. Zeren ulungua balimada zutan, biar diona izan argi; ulungua berak zer andi izanen dra!
24. Ñork ere ezdoke zerbutxa bi nausiri; zeren edo ekunen du aburrimentu batari eta amorio berziari, edo sujetatan bada leinari, miraten du zeñurekin bigarnari. Ezdokezei zerbutxa Jaungeikuari eta ontarzuner.
25. Konen arrazoinan erraiten daizeid: ezizteila akongoja zer xan erdeiteko kuidaduaz amntenatako xen bizia; edo nontik erkinen tzein beztido zen korpizaren estaltako. Zer ez dia biziak edo arimak obro balio ezik elimentiuak eta korpizak obro ezik beztiduak?
26. Txezey zeuriko txoriek nola ezdein eritan ez ere egitatan, ez granerorik ere ekutan, eta nola mantenatan tion xen Aitak zeurian dagonak. Etzeia bada xek en beino anitx obro balio konparazionerik bage?
27. Eta nor xetarik anitx diskurrimenturen indarrez añadi doke kodo bat bere luzeguari?
28. Eta beztiduari dela kasoz, zer propositoz xen inkietatia? Txezei alurreko liliak nola anditan dren eta loratan. Ezdezei ek lanuatan, ez uratan ere.
29. Kalarik ere nik erraiten daizeid ez Salomon ere bere andigua guziuaren erdian beztitu zela kain primorosoki nola lili kuetarik bat.
30. Bada Jangeikuak kola beztitan badu egun alurrian loratan eta biar labiara egotxtan dan belar bati, zomat obro xer, fede txikitako gizonak?
31. Kola bada eztei fan erranez akongojatruk Non erdinen digu zer xan eta edan? Non zerekin bezti erdenen digu?
32. Egitan dein gisa paganuek, erabiltan baitra ansiarekin gaiza kuen guziuen artzian; bada onki daki xen Aitak etaz nestate tzeina.
33. Azkenik, txerka zazei leinik Jangeikuaren reinua eta bere justizia, eta berze gaiza guziuak emonen dazkizei añadimentuz.
34. Eziztei bada erabil kongojatruk biarko egunaz; zeren biarko egunak aski kuidado eraguen du berarekin, edo berartaz; aski izan dakiola egun bapanari bere afan edo tarea propiua.
|