ZORTZIGARNEN KAPITULUA
Jesusek sontotan du leproso bati, einturiaren mitil zerbutxari, eta San Pedroren amagiarrebari; sosegatan du itxasua zagolarik alborotatruk; eta sontatan tu diabiuz beteak, edo endemoniatiuak.
1. Xatxiz baikoz Jesus menditik, fan zitzaun xarrekituz gente multitud andi bat.
2. Kontan, eltian arengana leproso bat adoratan zaun erraiten: Jeina, zuk nai batzu saisi nindokezu.
3. Eta Jesusek zabaltan edo edatan ziolarik eskiua, tokatu zaun, erraiten: Nai diez: Bara zte xain. Eta instantian baratu zen sontotruk bere lepratik.
4. Eta Jesusek erran zaun: Txezu etzazula erran ñorire; baya fan zte, presenta zte sazerdotiaren edo apezarengana, eta ofrezi zazu emontarzun Moisesek manatu ziona, zerbutxa edo izan dazaun testimoniotan.
5. Eta sartan zelarik Kafarnaunen erkin zitzaun enkontriuara einturiako ofiziale bat, eta otoi egitan zaun erraiten:
6. Jeina, ene mitil zerbutxari bat dago etzinik etsen, perletikatruk, eta padezitan du anixko.
7. Erraiten du Jesusek: Ni fanen nuzu eta sontoten dauz.
8. Eta replikatu zion einturiako ofizialak: Jina, ni ez naz dino edo merexizale ori sar dein ene etsen; baya mana beza orren itzaz eta baraten da ene zerbutxari mitila sontotruk.
9. Bada oraino ñaurek, ez bainaz beizik gizon bat izaririk berzen meniara, nola baitur soldado ene ordeniuara, erraiten dur bati: fan adi, eta ura faiten da; eta berziari: onai, edo xin adi, eta xiten da, eta ene mitil zerbutxari: egin zak kaur eta egiten du.
10. Kaur entzutian Jesusek mostratu zion admirazione andi bat eta erran zion xarrekitan zitzauner: egiaz erraiten daizeid, eztare Isrraelen erdian ere erden duala fede bat kain andi.
11. Kola nik deklaratan daizeid xinen drela jentiletarik anitx iguzkiaren erkingutik eta sargutik, eta egonen drela mayan Abraan, Isak eta Jakobekin zeurietako reinuan.
12. Reinoko semiak (Judiuak) izanen dren bitartio edo tenpra berian egotxirik kanpo ulunguetra: kan izanen da nexarra eta ortzen garraska egitia.
13. Gero erran zion Jesusek einturiako ofizialari: ortzu edo fan zte eta agi dagizula xinetsi tziuan bikala; eta ordu kartan berian baratu zen mitil zerbutxaria.
14. Fan izan zelarik gero Jesusek Pedroren etsera, ekusi zion konen amagiarreba oyan kalenturarekin.
15. Eta tokatan zaularik eskiua, gentu zitzaun kalentura; korrekin xagi zen bertan oitik, eta isari zen er zerbutxara.
16. Arrastria eltu izan baikoz eragu zitzabein anitx espiritiuekin zaudenik, eta bere elia edo itzarekin agotxtan ztion espiritu gaxtuak, eta sontotu ztion kexatan zren guziuak.
17. Kunplitan zelarik korrekin erran ziona antzinetik profeta Isaiasek erraiten: Bera kargatu da gore eriguetaz, eta artu du beraren gain gore eriguak.
18. Ekustan zelarik Jesus egun batez gente anitxekin bere unguriuan, disponitu zion igartia Jenezareteko laguaren berze alteko erribrara.
19. Eta abañatan zitzaularik eskribain edo erakuszale bat, erran zaun: Maistrua ni xarrekiten naizu nora naiden fan zitian.
20. Eta Jesusek erresponditu zaun: Axariek dei kamia eta txoriek abia; baya gizonaren semiak ez du zeren gainian erreposa buriua.
21. Bere diszipuluetarik berze batek erran zaun: Jina, permeti naztazu lein ezik xarreki daizaizun, fan nein ene Aitaren edo ñore Aitaren onrztra.
22. Baya Jesusek erresponditu zaun: xarreki naizte zu, eta eitzazu ilek, edo gente ez deinek fediaren bizia, onr tzein beren illak.
23. Sartu zen bada barka batian akonpañatruk diszipuluetaz.
24. Eta nonta azkatu zen itxasuan tenpestade bat kain andi, estaltan baizein oladek barka; baya Jesus zagon lo egiten.
25. Eta abañatan zrelarik arengana bere diszipuluak igatzarri zabein erraiten: Jina salba gitzazu, galtruk baigra.
26. Erraiten dabei Jesusek: Zertaz lotsatan zrei, o fede txikitako gizonak? Gunian txuti izaririk manatu zion airer eta itxasoari aplaka litiala eta segitu zen sosegu andi bat.
27. Zointaz aturditruk kan zauden guziuak, erraiten zein alkar: Nor da kaur zoini airek eta itxasuak obedizatan baitabei?
28. Barkotik erkiniz geroz laguaren berze erribran gerasenuen errian, fan zren xuxen arengana erkitian sepultura zaudenetarik bi endemoniatu kain furioso, ez baizen ñorere atrebitan igartra bide kartarik.
29. Eta bertan asi zren irago egiten, erranez: Zer ekusteko digu guk zorekin, o Jesus Jangeikuaren Semia? Xin zreya kona guri atormentatiagatik tenpra bage?
30. Zagon ez urrin kantik txerri saldo andi bat alatan.
31. Eta demoniuek otoi egitan zabein gisa kontan: Egotxtan bagutzu kementik, oil gizazu txerri saldo kortra.
32. Eta ark erran zabein: Ortzei. Eta urak erkin zrelarik, sartu zren txerrietan; eta nonta saldo guziuak laster egin zion furia andirekin brinko edo zauzi egitra turrunpero batarik itxasuara, eta baratu zren itotruk uretan.
33. Txerrizainak ezkapa edo inesitu zren, eta eltu baikoz ziudadiara, kontatu zein agitan zen guziua, eta partikularki agitiua edemoniuatiuekin.
34. Puntu berian ziudade guziua erkin zen Jesusen txerka eta ari ekustian, otoi egin zabein erretira ledin beren erritik.
|