LAURGARNEN KAPITULUA
Jesukristoren barura eta tentazionia. Bueltatan da Galileara eta isartan du bere bizitia Kafarnaunen: astan du bere perdikazionia, eta astan da diszipulo biltra edo xuntatra, eta da gente anitxez xarrekitruk.
1. Okasione kartan Jesus izan zen eramanik Espiritu Saintiuarenganik desiertuara kan izan ledin tentatruk diabiuarenganik.
2. Eta berrogei egun berrogei gaiekin barurtuz geroz ekun zion gose.
3. Gunian abañatan zelarik tentazalia erran zaun: Jangeikuaren seme bazra, erran zazu arri korik buelta tiala ogitan.
4. Baya Jesusek erresponditu zaun: eskribitruk diok: ez solo ogiez bizi da gizona, beizik ele edo disposizione Jangeikuaren autik erkitan den oroz.
5. Kontaz geroz diabiuak eraman zitzaun Jerusaleneko ziudade saintiuara, eta isari zitzaun tenploaren goienian.
6. Eta erran zaun: Jangeikuaren semia bazra egox zte kementik apal bada eskribitruk diozu: Enkomendatu daizula bere aingurier, zeinek arten daizeid bere eskiuetako palmetan zore zankua eztein tropeza arri zomaiten kontra.
7. Jesusek replikatu zaun: Baitare eskribitruk diok: Etzu tentaten zore Jangeiko Jeinari.
8. Orainore igan zitzaun diabiuak mendi gora batra, eta mostratu zaun mundiuaren reino guziuak eta bere gloria eta andigua.
9. Eta erran zaun: gaiza kuek guziuak emonen daizud, postratan zrelarik ene antzinian, adoratan bainuzu.
10. Erresponditu zaun gunian Jesusek: Aparta adi kortik Satanas zeren baitago eskribitruk: Adoraten tzu zore Jangeiko Jeina, eta ari solo zerbutxaten tzu.
11. Korrekin eitzu zitzaun diabiuak, eta nonta abañatu zren ainguriuak eta zerbutxatan zabein.
12. Entzutian gero Jesusek Juan enkarzelatruk izan zela, errtiratu zen Galileara.
13. Eta eitztan ziolarik Nazareneko ziudadia, fan zen egoitiaz Kafernaunera, itxasoko ziudade, Zabulonen eta Neftaliren mugante edo altakan.
14. Kola eltu zen kunplitra Isaiasek erran ziona:
15. Zabulonen erria eta Neftalinen erria nontik faiten baita Tiberiadeseko itxasuara Jordanen bereze altiara, Jentilen Galilea.
16. Ulunguan eroririk zagon iri konek ekusi du argi andi bat, argi xin dena argitra zaudener muertiaren itzaletako errian.
17. Guniaz geroz asi zen Jesus predikatan eta erraiten: egin zazei penitenzia, zeren abaño baitago zeurien reinua.
18. Erabiltan zelarik egun batez Jesus Galileako itxasuaren erribran, ekusi zion bi anaxe, Simon, gero deitu zena Pedro eta Andres bere anaxa egoixtan erredia itxason, zren bada arrantzari.
19. Eta erran zitzabein: xarreki ztei niri, eta nik eginen diez el ztein izaitra gizonen arrantzari.
20. Instantian biak eitzirik errediak xarrekitu zitzazkan.
21. Igartan zelarik antzinarago, ekusi zion berze bi anaxe, Santiago Zebedeoren seme eta Juan bere anaxa, bere erredien konpositan barka batian bere aita Zebedeorekin, eta deitu ztion.
22. Urak gisa berian, eitzirik errediak, puntualki xarrekitu zitzazkan.
23. Eta faiten zen Jesus buelta emoitan Galilea guzutik, erakustan beren Sinaguetan eta predikatan ebanjeliua edo zeuriko reinuaren berri ona, eta sontotan zoin naiden dolenzia eta erigua irikuer.
24. Korrekin laster egin zion aren famak Siria guzutik, eta presentatan zabein eriguarekin zauden guziuak, eta kexu zrenak gatx difrente eta dolore biziz, endemoniatiuak, lunatiuak, perletikatiuak; eta sontoten ztion.
25. Eta segitan zizazkan gente multitud andi bat Galilea eta Dekapoliko, eta Jerusalen eta Judeako, eta Jordanaren berze alteko.
|