AMARGARNEN KAPITULUA
Amabi apostolen misionia; milagro egiteko potestatia, eta Jesusek instrukzione emon zabeinak.
1. Kontaz gero, deitu ztiolarik bere amabi diszipuluak, emon zabein potestate egotxteko espiritu zikinak, eta sentotako zernaiden gisatako min edo gatxak edo eriguak.
2. Amabien izenak dra kuek: Leina Simon, izengainez Pedro, eta Andres bere anaxa.
3. Santiago, Zebedeoren seme, eta Juan bere anaxa.
4. Felipe eta Bartolome: Tomas eta Mateo publikanua edo arrendazalia; Santiago, Alfeoren seme, eta Tadeo; Simon Kananekoa; eta Judas Iskariote, saltu zitzaun bera.
5. Amabi kuek oiltu ztion Jesusek emotan zabeilarik segitan dren instruzioniak edo ikastiak: ez ziztei fan oray jentilen lurriara, eztare eziztei sar samaritanuen irietan.
6. Baya fan ztei lein txerka Isrraeleko etseko ardi galtiuak.
7. Fan eta predika zazei, erraiten abañatutan dela zeurietako reinua.
8. Eta izaguntra emoiteko xen doktrina, sonto zazei eriak, resuzita zazei ilak, xain zazei leprosuak, egotx zazei demoniuak. Emon zazei graziaz, graziaz errezibitu tzeina.
9. Etzazei eraman urrerik, ez zidarrik eta ez deus deuririk xaurien bolsetan edo folletan.
10. Ez alforjarik biajeko ez obro ezik tunika bat eta kalzero eli bat, eztare makila edo berze armarik xaurien defensatako; zeren trabajatan zionak merexi du mantena dazabein.
11. Zointan naiden ziudade edo aldeatan sar zindein, informa ztei nor den artan gizon prestu edo dino errezibi dazaizein ostatuz eta egon ztei bere etsen xen faitiaraino.
12. Etsian sartiari, salutazionia biar du izan: bakia izan deila etse kontan.
13. Zeren etsiak merexitan badu, xinen da xen bakia arengana; baya ez balimadu merexitan, xen bakia utzulen da xauriekin.
14. Nai ez daizeinian errezibitu, ez ere beatu edo entzun xen eliak edo erranak, erkiten zreilarik kolako etse edo ziudadetik, idarraus zazei xaurien zankuetako errautsa.
15. Egiaz erraiten daizeid Sodoma eta Gomorra izanen drela tratatruk rigore txikiagorekin juizioko egunian, ezik kalako ziudadia.
16. Bea ztei nik oiltan daizeila ardi bikala otsuen artian; korrengatik izan biar tzei prudente sugien gisa, eta senzillo urxuen bikala.
17. Baya rekatu edo konturekin bizi ztei kolako gizonekin; bada akusaten ztei tribunaletan, eta azotaten ztei bere sinagogetan.
18. Eta ene kausaz izanen zrei eramanik gobernazalien eta erregen antziniara, testimonio emoiteko edo emon zazein nitaz er eta nazioner.
19. Konparezituaraz zintzeinian ere, ez dazaizeila emon kuidadorik nola erran biar tzein, zeren emonik izanen baizaizei ordu kartan berian erran biar zeina.
20. Yaketa ez baizrei xek aipatan diona edo mintzatan dena gunian beizik xen Aitaren Espiritiua, zoin mintzatan baita xengatik edo xen lekiuan.
21. Gunian anaxe batek entregaten du bere anaxa muertiara edo ilik izaitra, eta aitak semiari: eta semiak azketan dra aiten kontra eta ilarazen tei.
22. Eta xek xinen zrei edo elten zrei izaitra odiatruk edo uguntruk guziuenganik ene izenaren kausaz; baya perseberatan dena azken orduarartio, kaur salbaten da.
23. Guniara bitartio persegitan daizeinian ziudade batian ezkapa ztei berziara. Egiaz erraiten daizeid etzeila akabaten konbertiaz Isrraeleko ziudadiak lein ezik xin dein gizonaren Semia.
24. Ezda diszipulua obro ezik bere maistrua, ez ere zerbutxaria obrotako ezik bere nausia.
25. Aski dakiola diszipuluari izaitia tratatruk bere maistruaren gisa, eta zerbutxariari bere nausiaren bikala. Etseko Aitari deitu balimadei izenez Beelzebub, zomat obro bere menorer?
26. Baya korrengatik ezdazazei ekun lotsa, zeren deusere ez baitago estaltruk, deskubritruk edo agertruk ez biar dionik izan, ez ere altxatruk xakinik izan ez biar dionik.
27. Erraiten daizeidana gayaz, erran zazei egunaren argiara; eta erraiten daizeidana biarriara, predika zazei tejado gainetik, edo lurrezko sabayetarik.
28. Deus lotsarik etzazei ekun korpizaren ilzaler, eta arima il ezdokeiner; leinaz onki lotsa ekun zazei egotx dokenari arima eta korpiza iburniara.
29. Ez dia kola bi txori saltan drela bi marabiditan, eta kalarik ere etarik bakotxa ezdela eroren lurriara disponitan eztion bitartio xen Aitak?
30. Xaurien buruko biluak ere daude guziuak kontatruk.
31. Etzei bada zertaz lotsa ekun; balio tzei xek txori anitxek beino obro.
32. En suma: rekonozi eta konfesatan neiner oro Mesiatako gizonen antzinian, nik ere izagunten daud eta deklaraten naz edo izaguntra emonen naz aren alte ene Aita zeurietan dagonaren antzinian.
33. Baya ukatan nindionari gizonen antzinian, nik ere ukaten daud ene Aita zeurian dagonaren antzinian.
34. Etzei zer pensa ni xin nintzala, bakiaren eragutra lurriara: ez naz xin bakiaren eragutra, beizik gerra.
35. Bada xin naz berxtra semia bere aitarenganik, eta alaba bere amarenganik eta errena bere amagiarrebaganik.
36. Eta gizonaren enemiguak izan dra bere etse berbereko personak.
37. Amatan dionak aitari edo amari niri beino obro, ezdu merexi izan enia; eta amatan dionak semiari edo alabari niri beino obro, eztare ezdu merexi izan enia.
38. Eta ezdena kargatan bere krutxiareki eta niri xarrekitan, ezda dino nitaz.
39. Bere arimaren kostuz konserbatan dionak bere bizia, galten du; eta gal lezanak bere bizia ene amorioz, bueltaten da erdeitra.
40. Xer errezibitan dionak, niri errezibitan du; eta niri errezibitan dionak, errezibitan du niri oiltu nindion berari.
41. Errezibitan dionak ostatuz profeta bati, profeta dalako atenzionez, errezibiten du profetaren premiua; eta ostatuz artan dionak justo bati, justo delakoz, ekunen du justuaren saria edo rekonpensa.
42. Eta nor naidenek emon lezan edatra txikerxko kuetarik bati ez beizik baso bat ur otz ene diszipulo delakoz arrazoinan emoiten daidzeid ñore itza ezdiola galten bere pakiua.
|