BIGARNEN KAPITULUA
Maguen adorazionia: Jesusen Ejiptora inesitia: inozenten muerte kruela (edo gaxua): Jesus, Maria eta Jose bueltatan dra Ejiptotik.
1. Sortruk bada izan baikoz Jesus Judeako Belenen, reinatan ziolarik Herodesek nonta mago banak xin zren iguzki erkingutik Jerusalenera galte egiten: non dago Judiuen erregia akabatu dena sortiaz?
2. Zeren guk ekusi baitigu iguzkiaren erkingiuan bere izarra, eta xin gitra ari adoratiagatik.
3. Kaur entzun zionean errege Herodesek, turbatu zen eta arekin Jerusalen guziua.
4. Eta xuntatan ziolarik sazerdotien prinzipale guziuak, eta iriko erakuszale edo eskribaniak galte egiten zabein non biar zion sortu Kristua edo Mesiasa.
5. Zoini ek erresponditu zein: Judako Belenen: zeren kola eskribitu baizion Profetak.
6. Eta zu, Belen, Judako lurra, ezra Judako ziudade prinzipalen artian ziertoki menosena, zerengatik zutarik tzu nontik erkin biar baitu Kaudillo gobernatu biar diona Isrraeleko ene iria.
7. Gunian, Herodesek deitan ztiolarik lagunguarik bage maguak, xakin zion kuidamenturekin beretarik tenpra zointan izarra aparezitu zitzabein.
8. Eta enkaminatan ztiolarik Belenera, erran zabein: fan eta informa ztei puntualki agitan denaz aur konen gainian; eta erdenez geroz abiso emon naztazeiz, ni ere fan nein eta adora tzadadan.
9. Kaur entzun baikoz erregeari, partitu zren: eta nonta izar ekusi zeina iguzkiaren erkingiuan, faiten zen beren aintzinian, baratu zen artio eltiari aurra zagon lekiuaren aurkiara.
10. Izarraren ekustiari, anitxki regozijatu zren.
11. Eta etsian sartian, erden zein aurra Maria bere amareki; eta postratu zrelarik adoratu zabein; eta irikirik bere kofriak, ofrezitu zabein urre, inzensu eta mirrazko presentiak.
12. Eta errezibitu baikoz lotan abiso bat zeuritik ezledilein (edo ezitian) buelta Herodesengana, bueltatu zren bere erriara berze bide batarik.
13. Urak partituz geroz, Jeinaren ainguru bat aparezitu zitzaun ametstan Joseri erraitan zaularik: xagi zte, ar zazu aurra eta bere ama, eta ines edo ezkapa zte Ejiptora, eta egon zte kan nik abisa eztudan artio zeren Herodesek txerkaten baitu aurra ilaraztako.
14. Xagitan zelarik Jose, artu zion aurra eta bere ama gayaz, eta erretiratu zen Ejiptora.
15. Non egon baizen, Herodes il zen bitartio; zointaz gisaz kunplitu zen Jeinak erran ziona Profetaren mintzoz: Nik deitu nion Ejiptotik ene Semia.
16. Bitartio Herodesek, ekustan zelarik burlatruk maguenganik irritatu zen sobranio, eta ordenu emon zion iltako, Belenen eta bere unguru guziuan aur zauden guziuak, bi urtetarik apal, segun tenpra xakin ziona maguenganik, zointan aparezitu zitzabein izarra.
17. Gunian ekusi zen kunplitruk erran ziona antzinetik profetia Jeremiasek erranez:
18. Ramaradraino ere entzun zren mintzoak, anitx nexar eta irago; da Rakel nexar egiten baitu bere semengatik, nai izan bage konsolatruk, zeren ezbaidra bizi edo ezbaitra bizi.
19. Herodesen muertia agituz bertan, Jeinaren ainguru bat aparezitu zen lotan Joseri Ejipton erraiten zaularik:
20. Xagi zte eta ar zazu aurra eta bere ama eta fan zte Isrraeleko lurriara, zeren il baita xa makinatan zeinak aurraren biziaren kontra.
21. Xagitian Jose, artu zion aurra eta bere ama eta xin zen Isrraeleko lurriara.
22. Baya entzutian Arkelaok manatan ziola Judean, lotsatu zen kara faitra; eta abisatruk ametstan, erretiratu zen Galileako lurriara.
23. Eta xin zen bizi izaitra ziudade batian deitan baizen Nazaret, kunplitan zelarik gisa kontan Profeten errana: Ekunen du izena Nazareno edo izanen da deitruk Nazareno.
|