EUSKAL SAMIÑAREN GURUZBIDEA
Abendats-ek
Oharra.
Bigarren, «GURUZBIDE», hau
lehenengoarekin oso berdintsu dator.
Hala ta ere, herriari jartzen dion atala
zeharo aldaturik idazten duenez,
gure eritziz,
argitaratu behar dela uste izan dugu.
Euzko Gogoa-n argitaratu
zen, 1955, 3-4 zenbakian, 34-36 or.
«Un Miserere cantado en común por
una muchedumbre azotada del destino
vale tanto como una filosofía».
Miguel de Unamuno.
(Del sentimiento trágico de la vida)
Sarrera
...ut sequamur vestigia ejus
Bidelagun oiñaze:
ekatzan eskua,
naraman Jesugana
gurutzez lortua.
Antzeztu dezadala
Gurutziltzatua,
ta Arekin bat merezi
Piztea, Zerua!
I Egonaldiz
ERIOTZERAKO EPAIA
...illi autem clamabant: toile, toile (Jon. 19,15)
Atzo ta gaurko iskanbil ori
alperrik dabil aierrez
zure eriotza eska ta oska.
Jainko zera; Zu iltzerik ez!
Gizatasuna soil ken zizuten
pizteko orpoa emanez...
Onatx Euskadi!, jabetasuna
«tolle»ka ken diotenez,
erritasuna berpiz deiozun
datorkizu guruzbidez.
Eusko samiñaren zotiñak:
Agur, dolorezko Ama larritua,
gure errukarriak errukiz urtua:
onatx, Bion lagun, Erri nekaldua!
II Egonaldiz
GURUTZA LORREAN
O cruz, ave, spes ¡mica!
In hoc signo vinces.
Erri zaillenak nun euldu diran
irakurtzen dan liburu,
oiñazezaleen biotz ederra
zure aztunak neurtzen du.
Jesuk laztanduz biur zinduan
gizonaren Erosgaillu...
Agur, Gurutze Deuna, atozkigu
besarka zaitzagun estu!
Gure elizmendi itozorien
azken aingura, soilki Zu!
Eusko samiñaren zotiñak:
«Orra zure seme»; Kriston agindua.
Erpin bakoitzeko gurutzeen oiua:
«Ona zure seme Menderri jopua!!».
III Egonaldiz
LENENGO ERORTZEA
si tamen compatimur ut et
glorificemur (2 Tim. 3,12)
Beinberriz jausi,
beinberriz jeiki,
pekatuen zamapean,
oiñatzik oiñatz or garraizkizu
Nekaldia arin naiean.
Zorionzale zeraten danok
—zeniñon zuk bein batean—
eldu Nigana,
Nigan arkiko
duzute gura ainbatean.
Munduak uka digun kupira
lurra juok zure Itzean!
Eusko samiñaren zotiñak:
Il baiño len iltzat uztako Erria
bide bazterrean onatx elbarria,
Ama bat bear ta, Zugana jarria...
IV Egonaldiz
AMA BIDERA
Eja, Mater, fons amoris,
me sentire vim doloris
fac, ut tecum lugeam.
Opa
ta
topa.
Gure edestiak
bear zun Ama idoro du.
—«Ona Arantzazu, euskal Golgota!
eusko Kalbario santu!».
Eta gizaldi etengabeak,
Iñigo dugula buru,
zirgillu latzez,
gurutzez,
katez...,
igo ta igo gatozkizu.
Eusko nekaldiaren Amatzat
zaude bai or Arantzan zu!
Eusko samiñaren zotiñak:
«Orra zure Ama»: bai egi gozoa!
Uxue, Estibalitz, Begoiña, Ainhoa,
Arantzazu, Lourdes... Bai egi naroa!
V Egonaldiz
ZIRENEKOA
...tollat cruce ni suam et
sequatur me.
Oiñaze dugu gizakumeok
Adan ta Eben ondare;
Aren menpeko gera ordutik
aur ta Erri, zar ta gazte.
Jainkoarekin aiskidetzerik
ez odol ixurtza gabe;
ta ala, Semeak zun oro jaurtiz
gurutzetik gure alde,
Sitio —ziñon,
denok gindezen
bere miñen zorikide...
Eusko samiñaren zotiñak:
Gurutza lorrean, lei ta lerren oroz,
edestian gora zure lagun gatoz
Loiola, Legazpi, Xabier, Elkanoz...
VI Egonaldiz
BERONIKA
beati qui lugent, quoniam
ipsi consolabuntur.
O Euskalerri, gure Euskalerri,
ezbearretan zaildua;
orra beinberriz zure izen ona
arerioek loitua...
Poztu, alare, Jesurenakin
opalduz zure iltamua!
izango duzu Beronika bat
arpegi nork garbitua...
Negar egiten dakitenentzat
dago Pozkida agindua!
Eusko samiñaren zotiñak:
Irureun Ernanin il kristau ta apaizak;
debekua aientzat gurutz,
obi, mezak... Ez gaitzala ain gogor aantzi Elizak!!
VII Egonaldiz
BIGARREN ERORIALDIA
adimpleo ea quae desunt
passionum Xti (col. 1, 24)
Bat, bi, iru aldiz erori ala
Ama on orrek gu jaso,
gurutzetik bein Seme illa altzoan
ar zenun bezin maitaro...
Jesu aretxek aldapa gora
atzetikan utzitako
odol apurño gaituzu, Ama!,
Aren gorpuzki ta ataltxo...
Zure errukiak gure gauzeza
altxa beza Zeuganaño!
Eusko samiñaren zotiñak:
Samariar On oi, atoz laguntzera!,
—Lebitak, gotzaiak, bost axola, aurrera...—
iguzu besoa jeikiko bagera!
VIII Egonaldiz
EMAKUMEERI SOLAS
super vos ipsas flete
et super filios
—Ez niri negar, zeoiri baizik,
emakume urrikaldunak.
Kupitu zeon buru ta seme;
zuek bai errukizunak!
Irutan eman zidan negarrak;
bein, zuen etorkizunak;
bai, Jerusalen errudunaren
erraustu bear itunak...
ta, laugarrenez, orain..., Gernikak!,
azken «judu» euskaldunak!
Eusko samiñaren zotiñak:
Katoliko izena ebatsi ta uka,
gorri ta siñausle ohoretxoon truka...
Ixo, Ama. «Eusko negarra» non buka?
IX Egonaldiz
IRUGARREN LURRA JOTZEA
semen est sanguis chrsitianorum
Oraindik ere entzuten gaude
«Delenda est...» —deadarra,
Txerren indarrei oska ta aginka
euskaldunen iñularra...
Erroma azpitik, lurpea astinduz,
len martirien Biltzarra
mundu guzira ernaraz zenun;
Zergatik ez euskotarra?
Inka ontatik jarei gaitezen
Anai!, iguzu oldarra!
Eusko samiñaren zotiñak:
Jesurenak iru. Iru gure Erriak
karlatar gerretan jeiki-eroriak.
Bergara, Gernika..., zenbat, salkeriak?.
X Egonaldiz
BILLOTZIK
exivit ergo Pilatus foras
et dicit eis: Ecce homo (Jon. 19,5)
«Orra Gizona!», listukatua
Jainko begien dirdaia,
aragi litsez zauri gorritan,
giza itxurik ez ia-ia...
«Ona Erria!», lurbira aurrean
ain gabe, lander, deslaia...
Gu ain gabe ta zotz eginda arro
gure soiñekoz etsaia...
Onen billotzik nai al ginduzun?
Egin bedi zure naia!
Eusko samiñaren zotiñak:
Zure ederrez jantzi gure itxas ta mendi!
Zure graziz jantzi gure uri ta sendi!
Zure izenez jantzi... «agota» au: Euskadi!
XI Egonaldiz
GURUTZEARI JOSIA
Xto confixus sum cruci
Anbat alditan laztanduriko
zuntoiari orra josi,
samurragoa zitzaizun arren
iltzezko or on utzi...
Bizkaian dugun Areitz Deunari
sendo-zindo nai guk eutsi,
arixe lotuz, erdalkerira
jun ez gaitezen igesi...,
arixe lotuz, Zuri deitzeko:
«ez gu, Zu gu baitan bizi!».
Eusko samiñaren zotiñak:
Areitz, Areitz Santu!, Sinaiko ondare,
zuri itsasiontzat gurutze ta aldare,
babestu gaitzatzu, Batzar aien pare!
XII Egonaldiz
IL BERRI
et blasphemabant dicentes: salva
temetipsum si filius Dei es.
(Mt. 27,40)
Euzkia itzali.
Goibelak nausi.
Orra abailduta Bildotsa.
Ori Jaungoiko?
Arkaitzak baietz.
Renantarrek uka otsa.
Tamala! Zenbait geuretar ere
birauka eztira lotsa:
—«Jainko izatera, ez luke utziko
euskaldunon eriotza...»
Arren, Jauna, arren!
Etzagula gal
fede,
itxaro,
otoitza!
Eusko samiñaren zotiñak:
Jesu ildare, or Zu, Doloretakoa!
Barka luzetsia gure nekalgoa!
Ez dezagula gal Pizkunde itxaroa!
XIII Egonaldiz
AMAREN BESOTAN
Christe, cum sit hinc exire,
da per Matrem me venire
ad palman victoriae.
Areitz gurutzan agoniz, zure
altzo txandaren zai gaude.
Illobirako Gorputz laztana
aurki kenduko dizute;
seme berriok bear gaituzu
orain magalean gorde...
Altzo Aberri!
Altzo Pizkunde!
Altzo Eukaristi bete!
Min ta amets oro oparo ordainduz,
ama altzo ori..., zer ez ote?
Eusko samiñaren zotiñak:
Lau gudate garratz, laurak gal ondoren,
ondakiñetatik gaude otoi ta arren:
zure magalean Jesukin atseden!
XIV Egonaldiz
ILLOBIAN
vita mea abscondita est
cum Xto.
Eztio bildur illobiari
goldezuloko aleak.
Ezta Zuk ere. Ereintza bait da,
Udaberrin ekarlea.
«Areitza zarrak areitza berri»:
Gernikan dugu legea.
Illobi izan zan, Bizkaiko gudan
Zurekin bat erortzea;
oroi zenigun:
—«Ni naiz Berpizte» ...
Amets dizugu zertzea.
Eusko samiñaren zotiñak:
Illobion negu: irurok etxape...
Gabon, Jesu. Gabon, Ama. Biar arte...
Ta amets..., amets beti Aingeru albiste:
BERPIZTEA, amets
et ipsi spectant resurrectionem
futuram (act. XXIV, 14), scientes
quoniam et nos cum Jesu erimus
(II Cor. IV, 14).
Surrexit: Piztu zaigu
Jesu bat batean.
Praecedet vos...: orra nun
doakun aurrean
Erriaren gidari,
Pizkunde bidean...
—Jeiki ta abil, Euskadi,
Jesukin batean,
guruz bidaroz letxe
Gurenda igandean!
1940-1955
AZKENA
|