 |
OROILARI
Oharra. Olerki hau «FORUA»,
frantziskotar ikasleen aldizkarian argiratu
zuen egileak 1935-garren urtean
hamasei urte zuela.
Eta gero, «Arantzazu» aldizkarian
agertu zen berriz, Mitxelenaren
hil berria jakin zenean.
Mendi izkutu oitako
ibar zokoan txukun
baserri bakartsu bat
beingoan agertzen nun;
erritar izkanbilla
ta ardailletatik urrun,
lasai mendi artean,
mendi gentzaren lagun.
Sukalde illuntsuan
urtxo bat zan nabari
zapi txuri artetik
burutxoa agiri.
Ta, alboan exerita,
eragiñik seaskari,
ama aots eztiakin
bere ama abeslari...
Ikuskizun oberik
ote, baserritako
oiturak bizi aspaldin
zituan onentzako?...
Or emaztea aurrakin
etxe lanetarako
ta bitartez senarra?...
besoan zintzo asko.
Illunabarra zan da
sortitza zegon lasai,
naiz goiko mendi itzaltsu,
naiz sagasti ta zelai;
nekazariak etxerontz,
bordetara ardi ta artzai...
Ta gentz ixil onetan
abeslari ura aurzai:
—«Txori berritsu jostalariak,
lagata baso-mendiak,
lotaturikan kabi beroan
ixillik dira guztiak...
Eguzkia jun zan mendi atzera
ta izarrak datoz ortzera;
gaua dator da lo lo, enetxo!,
sortitzarekin batera.
lo lo...
«Tolesgabeko aurtxo kutuna,
ene aingeru laztana!;
lo artu orain, kantari dagon
bitartez zerorren ama...
Orrela bada zure gogoa,
zerutako Jaungoikoa,
aurtxo oneri eman zaiozu
arrats ontarako loa!
lo lo... »
Ta lo dagi aurtxoak
goxo, erdi ameslari...
ama pozten da oartuz
lo ain mardul berari.
Ta irriparrez begira
zuzen-zuzen, maitari,
begira dago bere
zeru gotzontxoari...
Amaika aldiz orlaxe
ama zan-en ondoan
lau-bost anai koxkorrok
oi giñan aurtzaroan!....
—Irauzute, oroitzak,
josita ene gogoan
ta argi ezaguerazko
bizitzen gau beltz ontan!
Berritzen ditu atzera
lenagoko jardunak
edatuz baso ixillan
aots irri legunak...
Atsegiezko orduak
an igaro nitunak
berpiztuz iges zuten
zori obeko egunak!!
Urrundik nonbait dator
ameskil ots-dardarra;
ta illunpean sakondu da
lozorro mendi-ibarra...
Ba dator garaiz baso
lanetikan senarra,
etxeratuz beiakin
garo gurdi bedarra...
Etxe ta illundi batzen;
ixildu aren aotsa,
ta itzali oroitzezko
nere pozkida motza!..
Jaun: argi bezait beti
umetako oroitzak,
ume ditezen nere
siniste, malte, otoitzak!
1935
|
 |