ILLUMINARE...
Lagun bati, bere 18 urte betetzean.
...his qui in tenebris et in umbra mortis
sedent, ad dirigendos pedes
nostros in viam Pacis.
Euskaldun apaizgai leial:
Orra or Urtziren euskal
Erriko mastia zabal...
Ark dizun asmorik ez gal!
Oroi-zu Saulo ezjakin
mintzo entzuten zer egin:
Non nai nazu? galde arekin.
T'erantzuna zaizu berdin:
«Jun Damaskora, an jakingo
zertara bear dezun jo».
Biotza dezu Damasko:
biotz asmo oik, Goiak asmo!
Fedea igartzen Euskadin
so ta, biotzak dizu min
t'Euskadira oi dizu eragin:
Non naiko zau, ba, Ark?. Euskadin.
* * *
Euskadi!: beste beingo Euskalerrik
zituan euskera eder,
ekandu on, siismen zusper,
eusko alkarte, elkar maitasun...
Gaur, Yon!, besterik dira ager!
Lengo gurutzak, noski, menditik
gaur argi dagigutenak:
ekaizpean dabillenak
ezin nabarmen, orde, dizpilen
argi zirta sarkorrenak...
Pake argitan gurutz muñoak:
zakarki, aldiz, uri t'ibar
burrukan eriosuar,
errekak odol, larreak obi...
(Zeuk, gogo abertzale, oar...)
Odol ixurtzaren zitugarri,
jaso orduko guda ekaitzak,
bitzate erauzi bekaitzak
t'edatu Gentz, Maitasun, Zorion...
ilen ilobi gurutzak.
Noiz edo noizbait ba al dakuskegu
Gentz t'askatasun Uztargi,
Gurutzak dagigula argi,
ta guk degula Poz Itxaroa
muño gurutzetan arki...
* * *
Betoz baratzaiak
garbi ta lerden
euskotar loreak
gorde ditezen!
* * *
Eusko gogoen baratzai
biotzak, Urtzik nai zaitu.
Zai dagokizu Aberri, zai...
Gidari eza gaitz len baitu!
Ekin gaurtandik lanari
maite izan, ikasi, otoi...
Saiatu ertetzen Jaupari
jator: abertzale, Urtzikoi!
Argi zuk Goi argiz bear
Jesu dezula iturburu;
bekusa Euskadik menditar
gurutzen Pake leñuru.
Gogoan ezak Goiko Ura,
gogoan ere Euskadi:
Apaiz: aldatu Zerura
gaxoa jare ez badadi!
Zarautz.
|