
Beste olerkiak
Salbatore Mitxelena
1933-1955, 1977
[liburua osorik RTF formatuan]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.
|
 |
 |
OLDOZKUNA
Lanbro zirimiria
laoz berakoan.
Itun lausoa alatsu
zenbaitek gogoan...
Eguzkik bai argirik
ixurtzen naikoan,
orde, ez sartzen obenez
ertzi dan gogoan!
1936-Abuztuak, 22.
|
 |
|