 |
ITXAROPENA
1942-garren urtea zubi bat bezela degu;
ori igaro ezkero, gurenda! —Churchill-ek, urte orren asieran, agindua.
—Uso xuria, esazu:
lurmenik ote ekusazu,
oraindik ere luzarorako
elurpean al gaituzu?
* * *
Itzuli dator usoa,
mokoan olibo ostoa.
Euskalerriko etxerik etxe
berrion zabaltzen doa:
—Poztu, euskotarrak, poztu.
Izotzak ia aldegin du.
Itxaropenak eusko gallurrak
eguzkiz jantzi baiditu!
Pake ta on! Pake ta on!
Lurtar guzioi: Zorion!
Egun berria urbiltzen dator.
Gizadi orrek: itxaron...
Europako enderriak,
enderri txiki guziak
Pake eguzkiak noiz laztanduko
dauzkate biotz-begiak...
Euskalerri zar zindoa,
anbat sufritutakoa:
Betidañoko gentza dezazun,
tori zuk olibo ostoa...
Jeiki, Euskadi osoa,
arrotu joran egoa...,
neurgean zear iritxi arte
illezkorren ereoa!
43gr. VII-29.
|
 |