 |
GURE OROITZ...
Kantauri izpazterreko
euskal errixka bitxiak,
artaldetxoak bezin
otxan ta txuri-garbiak;
ekaitz orroenpean, bai errukarriak...!
Oi zuen beste beingo
giza arrantzale trebeak,
abendaren eredu,
oñazearen semeak!
Oi Bizkai gudan ildako arrantzaleak!
Gaurko itxaso zitalak
zartaka larri zauzkate...
Lenari zindo eutsiz
bizi iraungo al dezute,
eraso ondoko goizak Pake ekarri arte?
I
Bai min, utzi bearra
errixka pake ederrean!
Azkeneko taldea
itxasoratu zanean,
zenbat esku ta zapi agurka kaiean!
«Aita-Gurutzekoa»
buruts agurtu ondoren,
zorigaitz ugeria
arrotuz, an zijoazen
—zarra nagusi— arraunaz ura ebaten...
—Sargori gaur, nagusi;
ekaitza larri illuntzeko...
—Utikan! Alatare
amaika ta bost olako
jasanak gaituk, ta gerokoak geroko.
Itxaso sabelean
ostendu ziran aldiko,
etxetara lanera
ume, andre ta mutiko.
Emazte batek: al dira, noski, itzuliko...
Kalea umez, sendiak
ogiz izango badira,
bearko bein ta berriz
oldartu itxas amillera,
Jainko lagun, uiñakin indarrak neurtzera.
Ekaitzalditako gau
luze goibeletan bakar,
txalupa zartatzean
uginkadak zear-zear,
zenbat liskar ta lerren!, zenbat jasan bear!
Alare, urrengo goizez,
pozik, bizi diranean!
Ura abegia, andreak
diena, arrisku ondorean!
Ura itxaroa begik Gora jasotzean!
* * *
Diran zabal zabalik
sareak ugin baretan,
arrantzale bat dago
legorrera so oldozketan,
miiz ez anbat biotzez maiteeri izketan:
«...zai aunat onezkero,
Maitea, beso zabali...
... nun ote aiz, alaba,
ainbeste nekeen sari
Jaunak emana?... Ene Sorterri gaxo ori!...»
Aldiz, ume abotsa,
goxo, biozti, gardena,
datorkio lurretik
itxasorantz kai barrena;
norena izango eta... alabatxoarena!
Goruketan amatxo
ziardularik atarin,
eresi jakiñean
muño gañetik maitemin
aita arrantzale urrunari abesten zerin:
«Gu-re... o-roitz... ai-ta da-go...
laño-pe-an... ga-be-ra-ño...
Nik zu zai-tut... mai-ti-a-go...
a-rrai-txo-ak... u-ra ba-ño...»
II
Itxas asaldatuan
bai gogorrak erasoak!
Baña arrantzalientzat
zenbatez gogorragoak
gizarteko zirimolak sortarazoak!
Guda sortu zan. Laister
zabaldu ere elkaitz berri:
Aren ondabearrak,
utziz beko zenbait erri,
t'aurrena irentsi nai omen zun Euskalerri!
Erailko ote zituan
etsai errai zitaldunak
euskalerriko oroimen
eta zorion egunak?
Ilko ote ziran euskera ta euskaldunak?
Arrantzale zintzoak
Aberriaren deiera
utzi sorterri t'etxe
Jaungoikoaren naiera
ta alde egin zuten, alde orok Bizkaiera...
Arrezkero, errixkan
mentz dira arrantzaleak,
mentz ainbeste ezbearren
ta ekaitzen garaileak,
Jaungoikoaren ta atsekabeen maitaleak...
O zein minkor arratsez
itxas-ertzeko errixka:
ontzigabeko kaian
illargiak isla illizka...
ta ama-umeak aita urrunazaz otoizka...!
Beingo bein, gudarien
kanta bat, Bizkai barrendi
iparrak edatu zun
euskal-mendiz euskal-mendi;
zurki entzun ere euskal-sendirik sendi:
«Iltzer datza Aberria
arerioen menpean;
Jareikuntzaren alde
bear bada il gaitean
Jaungoikoa ta Lege zarren itzalean!»
Oroimen maitemiñez
negarrez asi ta bizi
(Arrantzale zintzoak
aiekin baiziran nasi)
errixkan ango ama-umeen aiots ta antzi!...
Ta artean, umetxo ark,
iñor agertzen ote zan
Bizkaierantz begira,
egunik egun zabesan
muñotik, aitak zentzuiolako amesan:
Gu-re o-roitz... ai-ta da-go...
la-ño-pe-an... ga-be-ra-ño...
Nik zu zai-tut... mai-ti-a-go...
a-rrai-txo-ak... u-ra ba-ño...
III
Senar illaren alde
«Ama Neketako» oindian,
otoitz, malko jario,
ama alargunak zegian:
ar zezala arren gogo ura Donokian!
Amatxoren eskutik,
—«bai al dakizu nun dagon
Aita?»— etxera bidez
umetxoak galde zion:
—Aita, enetxo, aita Donokian zegon...
Arratsero, geroztik,
dabes ark muñogañean,
izarrez Donokia
jantzi oi dan garaiean,
Aitaren miñez, begik josita ortzean:
«Gu-re o-roitz... ai-ta da-go...
la-ño-pe-an... ga-be-ra-ño...
Nik zu zai-tut... mai-ti-a-go...
a-rrai-txo-ak... u-ra ba-ño...
1937-111
|
 |