NOREN BAT NEGARREZ...
Barre zegiten lore pipilak,
agur! tordantxak goizari;
Sortalde —sorgin gonagorria—
urre zelaitan dantzari...
Negarrez, orde, nonbait.Nor ote
negarrez diardun ori?
Nor ote gero udalen goizez
miñaren miñez il zori?
Jeiki da, Iguzki, Umbri landetan
banatu da bere argi;
ta aren argira, gurutza eskuan,
oianean barna sarki
ara an noren bat bada arki...
* * *
—Ene Frantzisko! Nor ote ta zu?
Zerek darabizu antzi?
—Jesu gugatik gurutzaldua
ta guk gizonok aantzi!
Oar, senide: larre apañok;
itur, lore ta egazti;
goiz iñularrak; gizon ta abere;
Berak ditu sortarazi...
Oar senide: gure Aita izan,
ta maite uts dan maitari...
Maitetasuna ez dugu maite!
Nolaz eutsi negarrari?...
Berriro darrai negarrez. Ta ara:
atzetik azi ta bizi
errukia lertzen biotz zotinka
oar senidea da abi!
* * *
Txingarrak nonai su eragiten,
maiteminduak maitemin;
Olakoxeak bear Eleizan!
Olakoxeak Euskadin!
(Oitako bat genun Sabin...)
1936-Otsailak-26
|