59. Europako izkerak irakasten
Lapur aietako asko Txinako Eskola Andietan ziran eta Europako izkuntzen berri zerbait ekiten. Espaiñiako erdera ere bezala entzun zuten eta aren gramatika obekixeago ezagutu naiak zeuden. Bi izkuntzen eskola eman zien eta bai aiek ederki ikasi ere. Txinatarrek geienean erraxki ebakitzen dituzte Eruoparren itzak. Ikasle erne oiek Valladolid edo Buenos-Aires edo New-York edo Londo-go ikasleak bezelako bakean bizi balira, Laster irakur litzateke Quevedo ta Sarmiento, Milton ta Shakespeare-ren liburuak. Zenbaituzk leia andiz ekiten zioten erderaren ikasteari. Onezkero Madrid edo Buenos-Airesko karriketan dabiltza bearbada.
|