3. Sanxelipu ta Kingyang arteko artu-emanak
Elkarrengandik urbil samar daude bi misio-etxe oiek; bertako misiolariak maiz joan izan bear dute elkarrengana; eta argatik, Pingliang-eko Prefecturaren zokorik baztertuenean dauden bi etxe oien artean artu-eman aundia izaten da.
Gañera, Bartolome Aitak bidaltzen dio Kingyang-eko erretoreari onek bere kristaugai-etxerako bear duen labore ta alea eta, ordaiñez, Kingyang-eko erretoreak bidaltzen dizkio San xelipu-koari baserrian arkitu ezin ditezken zerak.
Ortaz landara, anima-lanetan ere maiz laguntzen diote elkarri. Ola, azkeneko agorrilean (agoztuan, 1933) bi misiolariok erabaki auxe artu zuten: Bartolome Aitak Sanxelipu-ko bere eliza utzi ta beste lekuetan banaturik bizi dituen kristauak ikustera joan bearra baitzan, nik nere gain artuko nuela Sanxelipu-ko eliza ere bitarte ortan.
|