47. Simon Pedro Kaifasen atarian
Azaro ta gabonileko izketaldi aietan maiz oroitzen mintzan Pedro Apostolu sanduaz; gogoratzen nuen batez ere Ostegun Sandu gauean egin zuena, nola egon zan Kaifasen etxe barnean su ondoan eseri ta judutar apaiznausiaren mirabe ta beste jende alper askroen erdian aien lotsagabekeriak entzuten, nai bazuen ta ezpazuen. Zenbat gauza konta zitzaken gero Apostolu sandu arek, batzuek parragarriak, beste asko nazkagarriak!
Orrelako egon nintzan bada ni ere gizeraile, lapur lotsagabe ta bizimodu tzarreko jende artean; amabi urtetik ogei ta bost urtera bitarteko gizakiak ziran geienak. Ez Jainkoari beldurrik ez urkolgunari begiramenik eztioten jende aiek egin ta esaten zituzten lotsagabekeriak eztira esatekoak. Ez, ezin aipa ditzaket eta are gutxiago idatzi egun aietan entzun ta ikusi nituenak. Auxe bakarrik esatea aski da noski: beste atxiloak berak, paganoak ziralarik, izutzen ta nazkatzen ziran ikusten ta entzuten zutenaz.
|