28. Nere usteak ustel atera
Bartolome Aitak eta Isidro Anaiak «agur, biar arte» esan zidaten aldegitean. Biar arte! ala uste genuen guk. Eta lapurrak ere, ni askatzeko sari ta emaitzak etorri arte Txengtxiyuen'dik etzutela aldegingo itzeman ziguten. Baiña gure ustea ustel atera zan. Biaramon goizean (azaroaren 14an), argitu gabe, soldadu gorriak bideari lotu zitzaizkion, Gobernuaren soldaduen beldurrez noski. Turutak jo zituzten eta lerro lerro jarri ziran soldadu-antzera; jantzian ez beste guzian soldaduak ziruditen.
Elurra ari zuen gogorki, eta piaotze edo atxilo (preso) gaixuoi otza muiñetaraiño sartzen zitzaigun. (Piaotze itz ori doi doia ageri da iztegietan zentzun orrekin; Txinara misiolari etorri nai dutenak ikasi bezate! Nora ginjoazen galdegin nien eta itz-erdika erantzun zidaten.
|