54. Wang tai txi zergatik egin zan komunista?
Ni lapurren menpean nengoen bitartean, ez nekien oraiño zergatik egin zan komunista gure agintari Wang tai txi, lenago Gobernuaren alde egon zalarik. Geroago, lokaberik Kingyang-era biurtu nintzenean, ikasi nuen zerbait ortaz.
Uri onetako polizia-buruak auxe kontatu zidan: «Orain bi urte soldadu batzuek il zituzten Pingliang-en sueziatar artzai protestante bat eta beste bi lagun, bat amerikarra ta bestea japondarra. Wang tai txi zan noski soldadu iltzalle aien koronela. Ildako aien konsulak beren asarrea erakutsi zuten eta orduan Nantxin-go Gobernuak iltzale aiek arrapatu ta gogorki isuntzeko agindu zuen. Eta gari artan nonbait, Gobernukoen eskuetan ez erortzeko, Wang tai txi komunista egin zan.
|