 |
29. Ori prozesio itsusia!
Gure irugarren eguna astean, josten ditut nere begiak lapurrengan. Ura arritzea! Batzuek zuriz, besteak beltzez, besteak morez, besteak berdez jantzirik ageri ziran. Ura ikuskizun jostagarri ta bai parragarria ere, itsuskeri lotsagarria izan ezbalitz!
Zer zan bada? Alegia, lapur aiek Sanxelipu-ko gure elizan ta bearbada beste zenbait aldetan osturiko elizjantzi guziak jantzi zituzten berogarritzat eta an zijoazen prozesio itsusi bat egiten zutela. Aurrena amazazpien bat urteko mutil bat zijoan, Bilbo-ko Uribe-Etxebarriatar Simon A. kaputxino zanaren kapa soiñean zuela; itxurazko kaputxino orren ondotik zenbait beretter (roketedunak), gero subdiakono ta diakonoak (dalmatikadunak), urrena apaizak (kapadunak), gero mezemaleak (kasulladunak), gero meza-mutilak eta era askotako beste elizagizonak. Egundaiño olakorik!
|
 |