21. —Geldialdia— Turba multa
Gauez eta mendi-zuloetan geunden bitartean, inguru aietara etorritako lapurrak zenbatsu ziran ez genuen nabaritu; baña gero eguna zabalduta argitara irten giñanean, oartu gintzaien. Laureunen bat bazirala jo nuen eta guziak fusilez armaturik zeuden.
Milaka lapur ikusi izan nituen nik lenago, Txengkuitxang zanaren ta Juan-tai-kui-ren mendean zebiltzenak; aiek ordea makilez ta aizkoraz ta ezpataz armaturik ibiltzen ziran, zenbait fusil ere bazituzten, baiña geienak gorri auek berriz soldadu-talde gaitza egiten zuten, ongi armaturik zeuden ta.
|