56. Neretzako gogorkeriak
Singtsao tenientea etzan gaixtoa berez eta bein baiño geiagotan erakutsi zidan egiazko maitasuna. Ni ainbesteko neketan ez ikusteagatik, bein ta berriz ta asko aldiz eskatu zidan nere eros-saria lenbaitlen ekarraraz nezan. Aldi artan izketa auxe izan genuen biok:
Arek: «Ona emen gure Liu yuen san bikaiñak iretzat gertu daduzkan oiñazeak: aurrena, jana kendu ta barurik idukiko augu». Nik: «Etzait axolik».
Arek: «Zigorrez joko augu gogorki». Nik: «Etzait axolik».
Are: «Bilustuko augu eta orrako esol orri loturik idukiko augu negu otz osoan». Nik: «Etzait axolik».
Arek: «Zuaitz-adar batetik zintzilika jarri ta aragiak urratzeraño zanpatuko augu». Nik: «Etzait axolik».
Arek: «Begi bat aterako diagu». Nik: «Etzait axolik; auxe esan digu Jesu Kristo gure Jaunak: BEgi bidun infernura joan baiño obe da begi-bakar zerura sartu».
Arek: «Belarri bat ebaki, sudurra erauzi, oin bat moztu egingo diagu». Nik: «Etzait axolik».
Arek: «Bizirik sutara botako augu». Nik: «Etxait axolik».
Arek: «Soldadu gorrien atxilo egon al aiz lenago?» Nik: «Ez egundaiño».
Arek: «Ezagun duk bai; baldin baeki nolakoak geran, gure beldur intzake noski. Ala ere, ire ezekoan gogor baago, laster nabarituko duk zein beldurgarriak geran».
|