SAN IGNAZIOREN KANTAERA TA MARTXA ZENBAITZUEK
SAN IGNAZIOREN ZERURATZEARI
(Laukoak)
Izarrez-izar, euzkiz-eguzki,
milla munduren artean
aingeru-talde soñulariyak
zabaltzen dira batean.
Zillar zurizko, ta urre gorrizko
distiadura ixuririk,
soñeko ederrak daramazkite
aizeak apaiñ jarririk.
Dijoaz egan pozez gañezka
astiñdurikan egalak,
murgildurikan beren biyotzak
betiko atsegiñ-ujolak.
Oien erditik gure Ignazio
bere jargoira zanean,
bazter danetan pesta geitu zan
zerutar galai artean.
Bere garaipen paregabea
kantatzeari benetan
ekiñ zioten, danak urturik
Jainkozko amore garretan.
Nun dira lurrak? Nun dago Erroma?
Nun andizki goi erpiñak?
Uts-ezerezak dira Zeruan
mundu guziko atsegiñak.
LOIOLAKO A.S. IGNAZIO KANTAURITARREN BITARTEKOA
KANTAERA
(Iru berso-modu ta bi kantalditan)
1.
Kantauritarren gordetza dezun
Zeruko Aingeru galaia!
Eman idazu zeruko izkuntza,
Leundurik mingañ alaia:
Eldu da noizbait Ignaziori
Kantatutzeko garaia.
Zatozkit ariñ zeru urdiñetik,
urraturikan izarrak;
zure ega zillar-urrezkoetan
artuko ditut indarrak;
zurekin naitut girabiratu
mundu guziko baztarrak...
Onela erregu bero-beroan
gora nengoan begira;
baña bat-baten menpetu nintzan
lo gozo baten eztira;
ta aldatu nintzan, (ez dakit nola)
aingeru-biren erdira...
Zeru-zaldunak agertzen dizkit
Erromako Uri parean
Lur itxasoen lau alderdiyak;
soñu gozoen antzean
ixurtzen dizkit itz-aldi oek
gure Iñigoren gañean.
«Jainko gure Jaunaren gloriatzallea
Loiolako Ignazio da paregabea;
Or Erroman gorputza, anima an Zeruban
bere izen da egiñak an ta emen munduban
dirade otsandikoak... Onari Jainkoak
beti dizka ondasun neurriz gañezkoak.
Iñigok diyo beti «Jaunari Gloria»
Aren Glori-andirako dauka Lagundia,
Zeña Jesus duela buru, ai da aurrena
Munduz-mundu zabaltzen Jesusen izena.
...Ordutik gerra dabill munduban gogorra,
Jaiki zalako kontra deabru galdukorra:
Infernu ta gaiztoak Zeru ta Elizari
Kontra ai dira irten naiez noizbait garailari
Kantauritar-erriya, ez izan bildurrik,
Loiolako Inaziori menaz jarraiturik:
Au dezu zeruetan Bitarteko artuba;
Segiturik berari zera salbatuba».
Itz-azken oiek esan orduko
Odei argizko leunetan
Irristaturik argitu giñan
Urola-inguru ederretan.
Emen berriro zabaldurikan
Arrosazko ezpaiñ gorriyak
Eraso zidan esan-oiekin
Zoraturikan mendiyak.
2.
«Loiolaren izena darabilte aizeak
Darabilte gizonak, darabilte humeak;
Bedeinkatzen da izen au usai gozo artean
Ebro, Nilo, ta Ganges, ta Amazona aldean.
Kantabriako mendi tontor altubetan
Arkaitz tartean eta Ibar-zelaietan
Lorerik ederrena nola oi dan atara
Aldatutzeko Errege loretegietara,
Ala beregandurik Iñigo Zalduna
Loiolatik Jainkoak, egin du ezaguna.
Andiya bada Iñigo-Iruña gordetzen,
Guztien gañekoa da Jauna serbitzen...
Orri begira beti, Euskaldun prestubak,
Zeron erri gordetzen, ta izaten santubak.
Inaziori jarrairik goitu diradenak
Dituzute inguruan gizon argienak:
Araba, Naparroa, Gipuz ta Bizkaiak
Argidotar semetan dirade emankoiak.
Araba zabalean Aiala ta Olabe,
Galin, Vela, Guevara, ta eun geiago daude.
Javier Naparroan, Uriz ta Azpilcueta...
Baña, milla izenentzat nundik degu beta?
Bakarrik alde onetan Bizkaira begira,
Itxasozko azañetan or agiri dira
Machin Mungui, Arbolancha, Bilbao-tar ona,
Errekalde, Arteita, Mello Bertondona...
Iñigori jarrairik santutasunean,
Azaltzen dira Landa ta Uriola batean:
Zumarraga ta Arauna, Isunza Jauregi,
Berrio-Ochoa eta Menda Gisategi.
Gipuzkoa txikiyan gizon andienak,
ez dira diralako Loiolaen urrenak?...
Elkano, Andia, Legazpi, Oquendo, Larrea,
Urbieta, ta Idiaquez, Churruca jendea,
Beste millaka utzirik, lur ta itxasoetan
Ospatsu izan dirade milla baztarretan.
Santu izaten Japonen San Martin, eta Ingren
Lizardi Asteasukoa, Antxieta Brasillen,
Errezilgo Herkizia, ta Oiarzungo Isasa,
Araoz, Cardaberaz, ta Aita Berreiarza...
Baña, kopuratzea da errezago izarrak
Kanpoko bedar eta itxasoko ondarrak,
gizadi argiya baño Kantabriarena,
Zeñen guzien artean da Ignazio goiena,
Nola odeien gañera kopeta altxaturik,
Loiola Elizak dauzkan etxeak beturik.
Edo Euskaldun-erraldoi Joaquin Alzokoak
Nola gaintzen zituen jende Lapongoak.
Jarraiyozute beti, Euskaldunak, orri;
Bere antzera bizirik, Zeruraño korri;
Berari erregu bero, ta aldare berriyak,
Berekiñ gozatzeko Zeru-jauregiyak».
Lilluraturik arkitzen nintzan
aiñ gauza andiak aditzen,
Baña, ara nola zeru-zaldunak
asitzen diran egatzen,
Farra gozoan, esanaz, «agur»,
Zeruronz zaizkit goratzen.
Euzki bi egiñik izar-artetik
Dijoaz, botaz lurrera
Argi-itxaso bat; ta iduritu zait
Ni ote-nijoan batera;
Baña, naiz geldi mundu tristean,
Juan gabe zeru ederrera!...
Arren, gizonak, egiñ alegiñ
Igo dezagun zerura:
Ara igotzeko, ta ez besterako
Jaio giñaden mundura;
Ill-arte gerra pekatubari:
Guazen Santuen lekura.
(Ala biz)
SAN INAZIO LOIOLAKOAREN IBILL-NEURRIA EDO MARTXEA
LENENGO PARTEA
(Batena)
Ignazio, gure Patroi aundia,
(Guziona)
Jesusen Konpañia
Fundatu
Eta dezu armatu:
Ez da ez etsairik
Jarriko zatzunik
Iñolaz aurrean
Gaurko egunean;
Naiz betor Luzifer deabrua
Utzirik infernua.
(Berriro, Ignazio etc.)
Zure soldaduak
Dirade aingeruak,
Zure gidaria
Da Jesus aundia,
Garaitu dituzte zure anaiak
Etsaiak.
(Birena)
Ez dauka Fedeak
Ez kristau nereak,
Ez dauka bildurrik.
(Guziona)
Iñungo aldetik:
Ignazio or dago,
Beti ernai dago,
Or dauka jendea
Txit garaitzallea
Bandera altxaturik
Gerran azaldu nairik.
(Birena)
Gau eta egun
Guztiok pakea dezagun
(Guziona)
Beti gau eta egun.
(Berriro. Zure soldaduak etc.)
BIGARREN PARTEA
(Batena)
Ignazio, bildu dezu munduan,
(Guziona)
Arritzeko moduan
jendea
fede biziz betea,
jende jakintsua
eta indartsua,
beti dabillena
gerretan aurrena,
elizaren etsaiak billatzen;
topatu ta garaitzen.
(Berriro. Ignazio bildu etc.)
Dituzu anaiak,
gerra egin-naiak,
da oien legea
etsai garaitzea,
oiek ditu bere gordetzalleak
fedeak:
(Birena)
Dirade ezagun;
dabiltza gau ta egun
Europan, Asian,
Afrikan, Amerikan:
(Geiona)
Legorrez ta itxasoz
dijoaz ta datoz,
dabiltza nekean
Indio tartean,
edo errege-etxean
Jesusen izenean.
(Birena)
Beti pelean
bizitzak dirauben artean.
(Guziona)
Beti beti pelean.
(Berriro. Dituzu anaiak etc.)
IRUGARREN PARTEA
(Batena)
Ignazio, dira zure anaiak
(Guziona)
Itxas-gixon argiak
arraunak
bogatzen dakitenak:
Pedroren ontzia
badago ertzia
arroka tartean
egunen batean,
bertatik botean dira sartzen
eta argana joaten;
(Berriro. Ignazio dira etc.)
Sokakin loturik
arroken artetik,
baldiñ bada etsairik
oiek garaiturik,
an daramate ontzia kaiera,
leorrera:
(Birena)
Naiz izan ekaitza
bogatzeko gaitza
eta bagen goiak
naiz busti odeiak,
(Guziona)
arraunak arturik,
alkar alaiturik,
botean sarturik,
bizitzaz azturik
boa boa deirik,
an dijoaz kaietik
(Birena)
Bultzeaz killa,
Pedroren ontziaren billa,
(Guziona)
beti bultzeaz killa.
(Berriro. —Sokakin loturik, etc.)
D. Ag. Iturriaga apaizak
SAN IGNAZIOREN MARTXA BERRIA
Jose Ignazio Aldalur Apaiz Jaunak soñuz ipiñia
KANTAURREA
Loiolako Ignazio,
Euskaldunen Aita!
Ekiñ dragoi Luzbeli
Bertatik despita.
—Zure garaimen-kantak
gaurdandik-asita;
Sionen aitu bitez
zerua irikita.
KANTALDIAK
Eliz Ama Santa,
Danen argiya!
Isildu negarrak
agertu alaia,
—Janzi ezazu berriz
apainduriya,
koroiturik lorez
zere iduriya.
Zeradela Erregiñ
Edertasunez,
Parre, zorion ta
Galaitasunez.
—Goza-ezazu Jauna
deadar bigunez,
goza-ezazu, ez iraun
samiñtasunez.
AZKENA
Bere naigabeakin
biotzak suturik,
Ignazio andiari
guazen jarraiturik.
—Segi zaiogun menaz
ezpatak arturik,
egan bezela guazen,
alkar alaiturik.
|